Euskadin lan-merkatuaren “ezegonkortasun indizeak kezkagarriak direla” salatu du PSEk
“Hautagai jantzia jarriko duela ikusiko dugu Aburto hiperaktiboa, baina sailburu izen denean bestelako jarrera izan du”, esan du.
![Alberto Alonso, PSE-EEko Euskadiko Batzorde Exekutiboko Enpleguko Enpleguko idazkaria. [Argazkia: Euskal Sozialistak]](/upload/foto-original-Alberto-Alonso-Secretario-de-Empleo-de-la-Comisin-Ejecutiva-del-PSE-EE-Foto-Socialistas-Vascos-Alberto-Alonso-PSE-EEko-Euskadiko-Batzorde-Exekutiboko-Enpleguko-Enpleguko-idazkaria-Argazkia-Euskal-Sozi-54d20a8f49eb8.jpg)
Euskal Sozialistek gaur kezkatuta daudela adierazi dute Enpleguko Ministerioak langabeziaren inguruan jakinarazi dituen datuak direla-eta. Datuen arabera, "lan-merkatuak ahul jarraitzen du Euskadin, eta, gainera, ezegonkortasun indizeak oso kezkagarriak dira".
Euskadik urtarrilaren amaieran 172.165 langabetu zituen, aurreko urtean baino % 3,86 langabetu gehiago; Espainia osoko igoera handiena izan da.
PSE-EEko Enpleguko idazkariaren, Alberto Alonsoren, iritziz, “datu horiek ezin ditugu soilik lotu Gabonen ostean sortzen den murrizketarekin, aldiz, Euskadin lan-merkatua etengabe narriatzen dela erakusten dute”.
Alonsok azaldu duenez, Euskadik gero eta mendetasun handiagoa du zerbitzuen sektorearekiko (ostalaritza, merkataritza...), eta sektore horrek ezegonkortasun-tasa handiena du. Horrela bada, urtarrilean sektore horretatik etorri dira langabetuen % 64 (110.791 pertsona). Horrek erakusten du aldi baterako kontratuak egiten direla, eta batzuetan hilabete baino laburragoak direla.
Azterketa egiaztatzen duten beste datu batzuk ondokoak dira: urtarrilean egindako kontratu gehienak (61.119; abenduan baino % 4,41 gehiago) aldi baterako izan dira, eta langabetuen % 52,3 emakume izan dira; emakumeengan du eragin handiagoa behin behinekotasunak.
Agintari sozialistak azaldu du Lan eta Gizarte Politiken sailburu Juan María Aburtok —gaur jakin izan dugunez, asteartean utziko du kargua—, "kargua utziko du eta egoera tristea utziko du, Euskadin beste erkidego batzuetan baino gehiago hazten baita langabezia, eta ezegonkortasun-tasa oso handia da”.
“Agian, hautagai jantzia jarriko duenez, Aburto dinamiko eta hiperaktibo izango da, sailburu izan denean beste jarrera bat erakutsi badu ere, ez baita gai ian enplegu planak tinkotasunez finkatzeko jasaten dugun egoera larria arintzearren”, aipatu du.