Prentsa-aretoa

Berriak

Euskal administrazioan belaunaldi-txandaketa bermatzeko plan bat exijitu dio Mendiak Urkulluren gobernuari

Herri administrazioaren bitartekotasuna Espainiakoaren batez bestekoaren bikoitza da

Euskal Sozialisten idazkari nagusiak, Idoia Mendiak, Legez besteko Proposamen bat aurkeztu du gaur; horren bidez, Urkulluren gobernuari eskatu dio funtzio publikoaren negoziazio-mahai bat abian jar dezala  Enplegu Eskaintzen egutegia finkatzeko; horrez gain, Euskal Herri Administrazioan belaunaldi-txandaketa bermatuko duen plan bat diseinatzeko eskatu dio.

PSE-EEko Batzorde Exekutiboa atzo bildu zen, eta langabeziari buruzko azken datuak aztertu zituen. Datuen arabera, Euskadin langabezia handitu da eta, gainera, lan-ezegonkortasuna ere gero eta handiagoa da.

Hori dela eta, Mendiak esan du Gobernu nazionalistak "ez duela onartzen egun Euskadin dugun langabezia-arazoa eta ez duela tinko jokatzen egoera hori geldiarazteko”. Enplegu publikoaren kasu zehatza aipatu du; izan ere, euskal Herri Administrazioan bitartekotasun-tasak Espainiakoak baino askoz handiagoak dira.

Euskal Sozialisten agintariak gogoratu du 2014ko apirilean Sozialistek Legebiltzarrean ekimen bat sustatu zutela ondokoa argi agintzeko:  plan bat egin dezala zehazteko zenbait langile publiko behar ditugun, zer zerbitzu bermatzeko, zer hornidurarekin...

Eta 2014an plantillak egonkortzeko Enplegu Eskaintzak egitea ere agindu zuen.  Enpleguko Eskaintza Publikoak:

- Bitartekotasuna gutxitzeko, Patxi Lopezen gobernuak erdira gutxitu baitzuen.

- Langile publikoei segurtasuna eta lan-kalitatea eskaintzeko.

- Eta Gobernua ez mugatzeko legez finkatutako mugara (% 10eko ordezkatze-tasa), eta Espainiako Gobernuarekin tasa hori gainditzeko aukera negoziatu behar zuela.  Egun, euskal administrazioaren bitartekotza-tasa Espainiako herri administrazioetakoen batez bestekoaren bikoitza delako.

2014ko apirilean izan zen hori. Ostean, zerbitzu publikoetan gero eta gatazka gehiago izan ditugu, ez da gizarte-elkarrizketarik izan, Enplegu Publikoaren Lege Proiektua atzeko atetik erretiratu dute, eta euskal enpresa publiko batean Rajoyren lan-erreformaren ondoriozko lehen Enplegua Erregulatzeko Espediente aizan dugu, Radio Euskadin gertatzen den moduan.

Mendiak dio Gobernuak sektore publiko osoa “borrokarako prest” jarri duela, eta ez duela gizarte-elkarrizketa sustatu ezta bere eskumeneko arloan ere.

Hori dela eta, enplegu publikoaren aldeko ekimen hau aurkeztu du, "gure medikuak, gure seme-alaben irakasleak, gure kaleetan lan egiten duten ertzainak" direlako, baina "herritarrek kalitatezko zerbitzu publikoak jasotzen dutela bermatzen duelako ere".

Idoia Mendia prentsaurrekoan
Idoia Mendia prentsaurrekoan

Beste berri batzuk...

Iruzkinak