Prentsa-aretoa

Berriak

Euskal alkate sozialistek zenbait neurri hartu dituzte errefuxiatuak hartzeko eta elkartasuna koordinatzeko

Udalei eta aldundiei laguntzeko eta laguntza ekonomikoak bideratzeko premiazko plana egitea eskatu dio PSE-EEk Urkullu lehendakariari

PSE-EEko kargudun publikoen bilera [Argazkia: Euskal Sozialistak]
PSE-EEko kargudun publikoen bilera [Argazkia: Euskal Sozialistak]

Alkate sozialistek behar diren neurriak hartuko dituzte Siriako gudako eta gatazkak dituzten beste herrialde batzuetako errefuxiatuak euren udalerrietan hartzeko; izan ere, milaka familiak drama humanitario larria bizi dute Europara heltzen saiatzen direnean guda-gatazkaren izutik ihes egiteko.  PSE-EEko alkateak dituzten bederatzi udalak errefuxiatuak hartzeko udalerrien sarean sartuko dira, eta babesik gabeko egoera arintzeko laguntzarik eskatzen dituzten pertsonen esku jarriko dituzte udal-baliabideak, baita larrialdi egoeretarako aurreikusten diren laguntzak ere.

Horrez gain, gizarte zibiletik (ekimen partikularrak edo GKEren ekimenak) sortzen diren elkartasun-ekintzak ere koordinatuko dituzten udalek; izan ere, hartzeko eskaintzak eta bitarteko materialak eta elikagaiak eskaini dituzte batzuek.  Euskal udal guztietan sustatuko dituzten halako ekintzak PSE-EEko ordezkariek.

Gainera, Euskal Sozialistek Urkullu lehendakariari eskatu diote erakundeen arteko plan bat abian jar dezala Siria herriari laguntzeko, eta azter dezala zer neurri har daitezkeen krisi humanitario horri aurre egiteko.

Eusko Legebiltzarreko Talde Sozialistak eskaera hori premiazko ekimen baten bidez zehaztu du. Ekimenaren bidez, Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio, Eudelekin eta foru aldundiekin batera, laguntza eman diezaien hiri hartzaileen sarean sartzen diren udalerriei, eta ez-ohiko laguntza ekonomikoak eman ditzala larrialdi-egoera arintzeko.

Idazkariaren bidez, halaber, PSE-EEk Eusko Legebiltzarrari eskatzen dio Espainiako Gobernura zuzentzeko eta eska diezaion bere jarrera malgutzeko Europar Batzordearen harrera-proposamenaren negoziaketan.  Euskal Sozialisten ustez, Rajoy gobernuaren jarrera "onartezina da”, ez baitie familia horiei asilorik eman nahi, eta gogoratu du milaka euskal herritarrek jasan dutela emigrazioaren eta erbeste politikoaren drama. Hortaz, gizarte solidario batengan espero den erantzuna ematea dagokigu, ezin dugu beste alde batera begiratu. 

Proposamenak, gainera, Europar Batasunari eskatzen dio baterako politika bat eta immigrazioaren eta aterpe gaietan eskumena izango duen agintaritza europar bat abian jar dezan, larrialdi-egoerei azkar-azkar erantzun ahal izateko eta jatorriko herriekin lan egin ahal izateko.