Euskal banku-fundazioen eta Kutxabanken kontrol soziala bermatzeko EAJrekin egindako akordioa berretsi du PSE-EEk
Bankuak euskal ekonomiarekiko izan beharreko konpromisoa, Gizarte-Ekintzaren jarraipena eta fundazioetan akzioen bidez partaidetza handiagoa izateko aukera bermatuko du
Euskadiko Alderdi Sozialistaren, PSE-EEren (PSOE), Batzorde Exekutiboak goizean erabaki du Euskal Alderdi Jeltzalearekin (EAJ-PNV) erabaki bat sinatzea egungo euskal Aurrezki Kutxak banku-fundazio eta Kutxabank bihurtzeko prozesuari buruz.
PSE-EEren ustez, euskal gizarte osoaren interesen alde egiteko, beharrezkoa da euskal Aurrezki Kutxak banku-fundazio bihurtzeko prozesuan modu aktiboan parte hartzea, Alderdi Popularrak eta Euskal Alderdi Jeltzaleak onetsitako 26/2013 Legea aplikatuz bihurketa hori derrigorrezkoa baita. Sozialistok prozesu osoan izango dugu eragina eta prozesua baldintzatuko dugu, banku-fundazio berrien kudeaketa behar bezala egiten dela bermatu eta zaindu nahi dugulako. Espainian figura juridiko hori sortu berria da, eta, zalantzarik gabe, lege gehiago eta hobeak beharko ditu.
PSE-EEk aldeztuko du Kutxabanken Euskadin dituen erroak eta loturak. Halaber, partikularrei, enpresei eta euskal erakundeei kreditua edukitzeko aukera ematearen alde egingo du, Euskadiren ekonomia- eta lurralde-garapenerako; horrez gain, gobernu-organoen banku-fundazioen baliabide ekonomikoen kaudimena eta kudeaketa ona bermatu du. Eragina izango du bankuak gara ditzakeen finantza-politikei gizarte-sentsibilizazioa ematearren, Gizarte-Ekintzarekin jarraitzen dutela eta hori indartuko dutela bermatzearren. Horiexek dira geure helburuak eta EAJrekin izenpetutako akordio politikoaren arrazoia.
PSE-EEk ez du inolaz ere onartuko euskal Aurrezki Kutxek gal dezaten ehun urteko historian sortu duten ondare ekonomiko eta soziala. Hortaz, adi egingo da, eta banku-fundazioei edo Kutxabanki eragiteko moduko edozein mugimendu edo proposamenaren aurrean zorrotza izango da. Gobernu-organoetan egonez egin daiteke hori.
Filosofia horrekin, EAJrekin sinatutako akordioak finkatu egin du ondoko konpromisoa: banku-fundazioek Kutxabanken izan ditzaketen akzioen partaidetzan eragina izan ditzaketen inbertsioen edo desinbertsioen prozesuak ados jarrita ebaztekoa, edo sozietatea aldatzeko prozesua ebaztekoa, halakorik balego.
Alde biek erabaki dugu banku-fundazioek Kutxabanken ahalik eta akzioen partaidetza handiagoa izatea, legeak, arauek eta merkatuaren baldintzek baimentzen duten handiena.
Kutxabanken eta banku-entitateen etorkizuna herri honetan gizartearen gehiengoaren adostasunez eta gardentasunez gauzatzea nahi dugu.
Lan egin beharko dugu Gizarte-Ekintzaren bolumena eta norakoa definitzeko, horixe baita euskal Kutxa zaharren nortasunaren ezaugarrietako bat. Ezin dugu ahalik eta gehien gutxi dezaten onartu.
Gure ustez, erabaki politiko honen bidez banku-fundazioen gobernu-organoei egonkortasuna eta kaudimena ematen zaie eta, aldi berean, hori oso garrantzitsua da egun finantza-jardueraren esparruan, arau berrien pean dagoelako, datozen hileotan beste eskakizun batzuk bete beharko dituelako, adibidez, stress galdeketen emaitzak edo banku-ikuskaritzaren inguruko aldaketak.