Euskal erizaintzari osasun-prestazioaren funtzio kolaboratzailea itzultzeko legea egitea proposatu du PSEk
Salatu du Urkulluren gobernuak protesta baino ez duela egin, eta ez duela gure eskumenen eremuan aukerarik aurkeztu
Euskal Sozialistak Legebiltzar Taldeak Lege-proposamen bat aurkeztu du arautzeko zer jarduera zehatz egin behar dituzten erizainek euren funtzioak gauzatzeko orduan botikekin egiten diren zenbait tratamendu protokolizatuetan, Osasun Ministroaren dekretuaren ondorioz funtzioak murriztu baitira eta Eusko Jaurlaritzak aukerak eskaini gabe jarraitzen baitu.
Osasuneko bozeramaileak, Blanca Roncalek, adierazi du Acostari demanda jarri diotela Erizaintzako profesionalek abenduko Errege-dekretua dela eta, eta salatu ditu funtziotako PPren gobernuaren azken ekintzak; Eusko Jaurlaritzak, horren aurrean, errekurtsoa jarriko zuela adierazi zuen, oraindik ez badu egin ere, eta Osakidetzako erizainak segurtasun juridiko gabe utzi ditu.
Abendutik bertatik sailburuak esan zuen berezko arau bat egiteko aukera aztertuko zuela. Ia lau hilabete igaro dira baina ez dugu proposamenik ezagutu eta, gainera, otsaileko legegintza-egutegiaren eguneraketan ez da halakorik jaso. Hori dela eta, gure ustez, kexatze hutsari utzi behar diogu eta gure eskumenak erabili, baditugulako, Roncal andrea.
Horren harira, Gernikako Estatutuaren 18. artikuluak Euskadiri utzi dio osasun-prestazioen arauketa eta planifikazioaren eskumena, eta proposatzen du definitzea zer jarduera zehatz egin behar dituzten erizainek euren funtzioak gauzatzeko orduan botikekin egiten diren zenbait tratamendu protokolizatuetan, eta medikuaren agindua behar ez dituzten botikak erabiltzeko edo agintzeko ardura dutela asistentzia-praktikako zenbait protokolo eta gidaren bitartez, eta EAEko osasun-sistemaren farmazi—presetazioan dauden osasun-produktuak agintzea.
Autogobernuaren defentsaren aurreko aukerak
Zerbait egin behar da, ezin da ezer egin gabe gelditu. Ados gaudelako Jaurlaritzarekin, Rajoyren Exekutiboak gehiegi erabiltzen ditu bere eskumenak gure autogobernuan sartzeko, dena zentralizatzen du eta zenbait gai zailenetan sartzen da, adibidez, bekak, etxebizitzarako eskubidea edo franckingaren mugak, baita erizaintzen gaietan ere. Baina legebiltzarkide sozialista harrituta dago Jaurlaritzak ez dituelako aukerarik eskaintzen.