Euskal gizartearen aniztasuna errespetatuko duen autogobernuari buruzko akordioaren alde egin du Idoia Mendiak
PSE-EEko idazkari nagusiak esan du kezkatutako dagoela EAJk hurrengo legegintzaldian Kataluniako egoeran oinarritutako Estatutu proposamena egin nahi duelako
PSE-Eeko idazkari nagusiak, Idoia Mendiak, gogoratu du Euskal Sozialistek aurrera egin nahi dutela euskal autogobernuan, legearen esparruan eta euskal gizartearen aniztasuna islatuko duen adostasunaren arabera. Bilbon, gazte sozialistekin egindako ekitaldian, Idoia Mendiak EAJri leporatu dio “Kataluniako bideari” jarraitu nahi diola, ustez Eusko Legebiltzarrak egungo esparru juridikoa gainditzeko gaitasuna duela esanez.
EAJren proposamena errefusatu du Idoia Mendiak, Legebiltzarrean ordezkari sozialistek emandakoa. “Aurkeztutako agiriak ez du legaltasunaren barruan adostasuna bilatzen, esparrua gainditu nahi du. Eta guk, euskal herritarrok, Estatutu berria egiteko aukera eskatu genuen, eta kontsultarekin, Ibarretxe Planarekin nahastu ginen”, azaldu du.
“Ez dut euskal herritarren arteko hausturarik nahi, ez dut Kataluniako egoera nahi, eta kezkatutako nago, ez soilik hauteskundeak direlako, EAJk hurrengo legegintzaldia Autonomia Estatutu proposamen batean oinarritu nahi duelako. Guk ez dugu horren alde egingo" azpimarratu du.
Mendiak 36ko eta 79ko Estatutuen inguruko adostasunak aipatu ditu, eta Indalecio Prieto eta Ramon Rubial gogoratu ditu; ondoren, nabarmendu du zer helburu izan behar duen, PSE-EEren ustez, Estatutuak. “Euskal Sozialistok gure autogobernua hobetu nahi dugu gure eskumenak hobeto egikaritzeko, industria-politiko handinahiagoa aplikatzeko, enplegu-politika eraginkorragoa aplikatzeko, eta ez birak ematen jarraitzeko, behin eta berriz erabakitzeko eskubideei buruz eta nazionalisten askatasunei buruz aritzeko", azaldu du Mendiak.
Euskal Sozialisten ustez, Autogobernuaren Ponentziaren lau urte igarota, ez da onargarria EAJk azken unean landu gabeko proposamen bat aurkeztu izana; proposamen horren ekarpen bakarra ondokoa da: gainontzeko indarrei eskatzea euskal gizarteak hartzen duen erabakia onar dezatela Estatuaren erakundeetan, finkatutako jolas-arauak aintzat hartu gabe.
Idoia Mendiaren ustez, EAJren bideak ez du zerikusirik euskal herritarren erabakiarekin, eta nazionalisten interes partidistarekin lotuta dago. “Begira, ez. Euskal Sozialistok ez gara EAJrekin batera joango ilegaltasunaren bidetik eta Katalunian gaur duten hondamena lortzeko. Euskal herritarren erabakiak errespetatu behar dira. Bai. Baina legalitatea eta euskal gizartearen aniztasuna ere errespetatu behar dira", azaldu du.
Urkullu lehendakariak egindako adierazpenak ere aipatu ditu Idoia Mendiak gazte sozialisten aurrean. Urkulluk gazteei esan baitie Euskadi utzi behar dutela lan egin ahal izateko eta sailburuek esan dutelako Enplegu sistemak ez duela ondo funtzionatzen. “Aizu, ez, zuek Gobernua zaretela. Zuei dagokizue konponbideak bilatzea. Zuek berezko eskumenak dituzue industrian, enpleguko politika aktiboetan, hezkuntzan, etxebizitzan... Autogobernua baldin badugu gaitasun horiek guztiak euskal herritarren interesen alde erabiltzeko da", azpimarratu du.