Prentsa-aretoa

Berriak

Euskal Sozialistak “askatasunaren trenean” sartu dira

PSE-EEk Europari eskatu dio oinarrizkotzat jo ditzala emakumeen sexu- eta ugalketa-eskubideak

Tren de la libertad
Tren de la libertad

PSE-EEko Batzorde Exekutiboko Berdintasuneko bozeramaileak, Maite Berrocalek, hurrengo Europar Parlamentuari ondokoa eskatuko dio: emakumeen sexu- eta ugalketa-eskubideak europar herritarren oinarrizko eskubide moduan arautu ditzala.  Onarpen horren bidez, nazioarte mailan aurre egingo litzaioke Rajoyren Gobernuaren Abortuaren legearen erreformari. Ez-adostasun hori larunbatean “Askatasunaren Trenaren” bidez ere adieraziko da, eta Euskaditik ere bagoi bat atera gehituko zaio trenari.

Prentsaren aurrean egindako agerraldian, Berrocalek onartu du asteburu honetan gauzatuko den mobilizazioa Asturiasko emakumeen ekimenari esker egingo dela, eta elkarte zibil anitzek bat egin dutela ekimen horrekin, nazioarte mailakoak barne.  Mobilizazio horren bidez, Espainiako Gobernuari eskatu nahi diote bertan behera utz dezala proiektu hori, historia luzean emakumeek konkistatutako eskubideak urratzen baititu, baita amatasuna askatasunez egikaritzekoa ere.

“Sozialistok aurrerapen sozial hori bultzatu genuen 1985eko eta 2010eko legeekin. Eta 2014an, beste aurrerapen batzuk ekarriko dituzten lege-erreformak baino ez ditugu onartuko.  Gallardonen proiektu horren aurkakoa da guztiz, atzera ezin egiteko modukoa, eta emakumeen hiritartasun baldintza oinarri-oinarritik berrikusi du”, gogoratu du.

Hori dela-eta, Berrocalek nazioarte mailan Rajoyren asmoen aurka burutu diren ekintzak gogoratu ditu, eta horregatik uste du europar hauteskundeek erakunde mailan erantzuteko balioko dutela.  “Hurrengo europar Parlamentuak legeak egin beharko ditu emakumeen sexu- eta ugalketa-eskubideak berme guztiekin europar hiritarren oinarrizko eskubidetzat onartuak izan daitezen”, eskatu du.

Agintari sozialistak "Berdintasunaren Trenarekin” bat egiteko eskatu du. Larunbatean Madrilera iritsiko da Espainiako zenbait puntutan. Iragarri du Valladoliden Euskadiko bagoia gehituko dela “erkidego hau bereziki sentsibilizatuta dago, ezen 1979an, zenbait emakumeri abortatzeagatik epaiketa egin ostean, mobilizazio handia egin baitzen eta horren ondorioz, 1983an, akusatuei zigorra bakartu zioten, eta 1985eko legean, Gobernu Sozialistak egindakoan, abortua zigorrik gabe utzi zen".

Euskal inplikazioa

Euskal gizartearen sentsibilizazio horri buruz hitz egin du Eusko Legebiltzarreko Berdintasuneko bozeramaileak, Gloria Sanchezek, eta Eusko Jaurlaritzari eskatu dio erne egon dadin Espainiako Gobernuak egin dezakeenaren aurrean eta “eskuan dituen neurri guztiak erabil ditzala euskal emakumeen eskubideetan ikaragarri atzera egin ez dezagun”.

Sanchezek gogoratu du Euskadiko sozialistek aurkako jarrera sustatu zutela iazko apirilean Gallardonek zituen asmoen aurrean. Orduan, asmo horiek iradoki baino ez zuen egin, baina egun egiaztatu dira.  Ekimen horren bidez, Legebiltzarreko ia gehiengoak aurka egiteko ebazpena onartu zuen, eta aurkako boto bakarra PPrena izan zen.

“Orain, aurreproiektua aurkeztu dutela, errefusatu baino zerbait gehiago egin nahi dugu.  Bertan behera utz dezaten exijitzeaz gain, Espainiako Gorteetan Euskadik dituen ordezkari guztiei eskatu nahi diegu ezetz bozka dezatela; halaber, Urkulluren gobernuari konpromiso aktiboa eskatzen diogu", adierazi du.

Beste berri batzuk...

Berri honetara lotuta dauden artxiboak

Iruzkinak