Euskal Sozialistak atsekabea erakutsi du Bilboko alkate Iñaki Azkuna hil delako
Familiari eta, oro har, EAJri dolumina adierazi diote.

PSE-EEk nabarmendu du Azkunak lan handia egin zuela zerbitzu publikoaren alde, bai Eusko Jaurlaritzako sailburu moduan, bai Bilboko alkate moduan. Alkate gisa, bilbotasuna izan zen bere izaeraren ezaugarririk nagusiena.
Uste sendo eta argiak zituen, eta demokraziaren eta askatasunaren alde egin zuen beti ideologiaren gainetik. Udalean aztarna bat utzi du, erraz ordezkatu ezingo dena.