Euskal Sozialistak bat egingo dute enpleguaren eta gizarte-babesaren aldeko manifestazioekin
![PSE-EEren Batzorde Exekutiboa. [Argazkia: Euskal Sozialistak]](/upload/foto-original-Comisin-Ejecutiva-del-PSE-EE-Foto-Socialistas-Vascos-PSE-EEren-Batzorde-Exekutiboa-Argazkia-Euskal-Sozialistak-54784b4200973.jpg)
Euskal Goi Bilera Sozialak enpleguaren eta gizarte-babeseko politiken alde deituko dituen mobilizazioekin bat egingo dute Euskal Sozialistek. Aipatutako mobilizazioak larunbatean eguerdian izango dira euskal hiru hiriburuetan.
Ekitaldi nagusia Bilboko Arriaga plazan izango da eta ondoko leloa izango du: “Enplegu duinaren eta gizarte-babesaren alde. Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta bai”. PSE-EEko Enpleguko idazkari Alberto Alonso eta Ekonomia eta Industriako idazkari Javier Lasarte joango dira, besteak beste, ekitaldi horretara.
Alonso adierazitakoaren arabera, gaur egun Euskadin langabezian dauden % 57k ez du langabezia-prestaziorik kobratzen, eta kontratazio berrien kalitatea hainbeste narriatu den, non enpleguak “betiko gaitasun babeslea” galduko duen. “Egun, Euskadin, Espainian bezala, pobre izan gaitezke nahiz eta lana eduki”, azaldu du.
Horren aurren PP kritikatu du; izan ere, “oso diskurtso populista eta sukoiak erabili ditu, eta orain eztabaida faltsuak ireki nahi ditu euskal herritarrak pobreziatik eta bazterketatik babestuko dituzten laguntzen erabilgarritasunaren inguruan”.
Agintari sozialistaren ustez, "premiazkoa da" politika horiei aurre egitea, "gizarte-babes guztiak ezabatzea baitute helburu". Hori dela eta, herritarrak gure gizarte-babes sistemaren alde larunbatean egingo diren mobilizazioetan parte hartzera gonbidatu ditu.