Prentsa-aretoa

Berriak

Euskal Sozialistak Ertzaintzaren alde agertu dira eta Lehendakariari Ondarroan EHBildu-rekin egindako negoziazioen inguruan galdetu diote

Socialistas Vascos-Euskal Sozialistak Legebiltzarkide Taldeko bozeramaileak, José Antonio Pastorrek, gaur legez besteko proposamena bat erregistratu du; horren bidez, ezker abertzalekoen "irainen” aurrean Legebiltzarra Ertzaintzaren "alde guztiz agertzea" nahi du. Gainera, Segurtasuneko bozeramaileak, Mikel Unzaluk, EHBildurekin polizia-jardueraren baldintzak negoziatu zituzten edo ez azaltzeko eskatu dio Lehendakariari.

Proposamenean Pastorrek gogoratu du Ondarroan gaur goizen egindako atxiloketa hori dela-eta —Urtza Alkorta atxilotu dute ETAri laguntzeagatik kondenatu baitzuten—, “Ertzaintzak irainak eta deskalifikazioak jaso dituela ezker abertzaleak deitutako ordezkari ezagunen aldetik”.

Sozialisten bozeramaileak esan du Eusko Legebiltzarrean EH Bilduk duen bozeramaileak zenbait gauza adierazi dituela “helburu bakar batekin, Euskal Polizia gainerako herritarren aurka jartzekoa", Mintegi andreak esan baitu Ondarroan zein Donostian ikusi dela "nola jokatu duen jendeak eta nola jokatu duen Ertzaintzak, eta hori ikusita bakoitzak bere ondorioak atera beharko dituela”.

Gainera esan du Sortuko bozeramailea, Pernando Barrena, atxiloketaz baliatu dela Ertzaintza “bere herriaren aurkako” polizia “zipaio" dela adierazteko.

“Talde Sozialistaren ustez, politikaren kontzepzio demokratiko batetik ezin dira onartu Euskal Poliziaren aurka zenbait arrazoi direla-eta egin diren akusazio horiek edo beste batzuk”, aipatu du Pastorrek, eta beraz, Legebiltzarrari proposatu dio “Ertzaintzaren alde guztiz agertzeko, demokraziaren legalitatearen esparruan Euskadiko herritarren eskubideen eta askatasunen alde lan egiten duen polizia demokratikoa baita”.

Segurtasuna EHBildurekin negoziatzea

Baina Ertzaintzaren jardueraren alde berariaz agertzeaz gain, Euskal Sozialistak Taldearentzat ezinbestekoa da argitzea EH Bilduko bozeramaileak soilik aipatu duen kapitulu bat, eta hori egiaztatzen bada, hurrengo Osoko Bilkuran Lehendakariari azalpenak eskatuko dizkio.

Segurtasuneko bozeramaileak, Mikel Unzaluk, esan du komunikabideek polizia-jardueraren jarraipen “oparoa” egin zutela, eta EH Bilduko bozeramaileak emandako elkarrizketa batean ondokoa esan zuen hitzez hitz:  “Nik gaur goizean, zazpi t'erdietan, sailburuarekin hitz egin dut.  Telefonoz deitu dit, dena indarkeriarik gabe burutu behar dela eskatu dit eta nik, eta nirekin beste euskal legebiltzarkide batzuek, dena lasaitu behar dugula esan dit.  Nik ere eskatu diot dena modu ordenatuan eta indarkeriarik gabe burutzeko”. 

Eta ez hori bakarrik.  Informazio-estaldura handi horretan ikus-entzunezko adierazgarri batzuk ditugu, eta horietan EHBilduko bozeramailea hara joandako kazetarien aurrean "harro agertu da" Segurtasuneko sailburuarekin "harreman zuzena" duelako.

“Mintegi andreak jakingo du epailearen agindua betetzearen aurka agertutako pertsonen gainean arduraren bat duen edo ez, baina, bertsio hori egia bada, hala interpretatu du Segurtasun Sailak, modu sinestezinean jokatu baitu, Poliziari agindutakori ekin baino lehen hori burutzeko baldintzak adostu baititu”, adierazi du Unzaluk eta, gainera, halako erabaki bat “ez du modu isolatuan sailburuak soilik hartu, bertsio hori egia bada, erabaki politiko garrantzitsuari erantzungo lioke".

Hori guztia dela-eta, Lehendakariari galdetu dio ea “justifikatuta dagoen” EHBilduko bozeramailearekin “atxiloketaren inguruan epaileak egin duen agindua betetzeko poliziaren jardueraren baldintzak” negoziatzea.

Beste berri batzuk...

Iruzkinak