Prentsa-aretoa

Berriak

Euskal Sozialistak Legebiltzar Taldeak Kontroleko Osoko Bilkuran aurkeztutako ekimenak

Euskal Sozialisten idazkari nagusiak, Idoia Mendiak, Urkullu lehendakariari esan dio ez duela “anbizio handiko politikarik aktibatzen, nazioarteko ekonomia-egoera hobea herritarrengana helarazteko

Idoia Mendia Lege Biltzarrean parte hartzen. [Argazkia: Euskal Sozialistak]
Idoia Mendia Lege Biltzarrean parte hartzen. [Argazkia: Euskal Sozialistak]

Fracking

Natalia Rojo legebiltzarkide sozialistak esan du Urkullu lehendakariak “ihes egiten duela” eta ez duela argitu zein den Eusko Jaurlaritzaren jarrera praktika horren inguruan.  Rojok Urkulluri gogoratu dio azken hauteskunde-kanpainan frackingaren aurka agertu zela, baina Lehendakaritza iritsitakoan, “alfonbra gorria” jarri die enpresa horiek Euskadin gera daitezen

Bakearen eta Bizikidetzaren Planak porrot egin du

Rodolfo Ares legebiltzarkide sozialistak Urkullu lehendakariari bakearen eta bizikidetzaren inguruko politika "zuzentzeko” eskatu dio, planak porrot egin duela ikusi baita.  Aresek kritikatu du Jonan Fernandezen kudeaketaren ondorioz, eta nahiz eta ETAren amaieratik bi urte igaro, ez dela aurrera egin ETAri armak kentzeko bidean, ezta mikro-akordioetan, terrorismoko biktimen memorian edo espetxe-politikan ere.

Kolaborazio-bekak

Isabel Celaá legebiltzarkide sozialistak Uriarte sailburuari ikerketan kolaboratzeko bekak eta bikaintasun-bekak kendu dituela leporatu dio. Horrek argi utzi du interes txikia dutela Hezkuntza Saileko politiken bidez hezkuntza-sektorean enplegua sustatzeko.

Beste berri batzuk...

Iruzkinak