Euskal Sozialistek autogobernuan sakontzearen alde egin dute “nahi nazionalistetan baino, gizarte-eskubideetan aurrera egiteko”
Euskadiko, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako Batzorde Exkutiboek eta Legebiltzar Taldeak Gernikako Estatutua aldarrikatzeko eta baieztatzeko ekitaldian hartu dute parte: euskal autogobernuarekin historikoko dugun konpromisoa aldarrikatzea, eta gure bizikidetzaren oinarrian euskal gizartearen aniztasuna eta dibertsitatea dagoela baieztatzea.
Euskal Sozialisten idazkari nagusi Idoia Mendiak Gernikako Estatutuaren erreformari buruzko eztabaidari ekiteko prest dagoela esan du “eskubide sozialetan aurrera egiteko bada, eta ez nahi nazionalistetan aurrera egiteko". "Estatutu handiagoa nahi dugu, bai, baina Estatutu sozial handiagoa. Pertsonentzako Estatutu handiagoa”, azaldu du autogobernuaren aldeko ekitaldi batean. Ekitaldian probintzietako eta Euskadiko Batzorde Exekutiboak eta legebiltzar taldea izan dira.
Euskal Sozialistak akordio zabalak bilatzearen alde lan egiteko prest daude, betiere ezeri uko egin gabe erreforma egiteko moduan, "EAJren planteamenduak denon aurrean ezeztatuko ditugu, zehaztu gabeak badira ere, kezkagarriak ere baitira”. “Erabakitzeko eskubidea, foru nazioak, ekonomia ituna, bi alderdikotasuna..., bitxiak ematen duten proposamenak dira, baina ziurtasunak baino, zalantzak sortzen dituzte”, azaldu du Mendiak.
Euskal Sozialisten helburua da “gure Estatutuan oposiziorik Eusko Jaurlaritzako politikei ematen diegun bira soziala sartzea", eta gizarte eskubideak indartuz autogobernua indartzea. “Laburbilduz, gure autogobernua indartu solidarioago, bidezkoago eta herritarrentzat erabilgarriago izan dadin”, azaldu du.
Euskal Sozialistok estatutu-erreformaren aldekoak gara, ondoko arrazoirengatik:
- Eskumenak blindatu nahi ditugu berzentralizatzeko inpultsu berrien aurrean.
- Zerbitzu publikoak blindatu nahi ditugu murrizketak egiteko asmo berrien aurrean.
- Estatutuaren sakontasun soziala nahi dugu, euskal gizarteak dagoeneko gain hartu dituen zenbait eskubide artikuluetan sartuz, esaterako, Berme Errenta edo Etxebizitza eskuratzeko eskubideak.
Autogobernu leiala
Autogobernuaren erreformak “leiala izan behar du iraganarekin: Euskal gizartean orain arte bermatu ahal izan dugun identitateen aniztasun eta dibertsitatearekin”. “Nazionalistek ez dute nahi guk horri buruz hitz egitea. Ez dute nahi guk garrantzia ematea pertsonen identitate libreari. Euskadiri buruz eskubideak babesten dituen gizarte ireki moduan hitz egin dezagun”, kritikatu du Mendiak. Eta gogoratu du “euskal herritar garela Gernikako Estatutuak hori esaten duelako”.
“Nazionalistek nahiago dute euskal herriari buruz hitz egin. Nahiago dute iraganeko garai nahasgarrietara bueltatzea euskal herritar izatea zer den edo zer ez den definitzeko. Baina guk herritar baldintza aldarrikatzen dugu. Herritarrak baitira gure eskubideak eta askatasuna bermatzen duen oinarria”, azpimarratu du.
Mendiaren ustez, Estatutua berritu aurretik Konstituzioa berritu beharko genuke, "eskubide sozialak bermatzeko, eta Estatutuaren garapena eragotzi dituzten lurralde- eta eskumen-gatazkak konpontzeko”. "Bide logiko eta eraginkorra da”, bere ustez, eta Pedro Sanchezen bidez ezberdinen arteko akordioa lortzea espero du, "eta PPk lau urtez egindako suntsipenekin amaitzea".