Euskal Sozialistek Eusko Legebiltzarreko Osoko Bilkuran aurkeztutako ekimenak
![Eusko Legebiltzarreko ohiko Osoko Bilkura. [Argazkia: Euskal Sozialistak]](/upload/foto-original-Pleno-ordinario-del-Parlamento-Vasco-FotoSocialistas-Vascos-Eusko-Legebiltzarreko-ohiko-Osoko-Bilkura-Argazkia-Euskal-Sozialistak-54ddf91dec226.jpg)
Euskal Sozialistak Legebiltzar Taldeak aurkeztu du Vitoria-Gasteizko alkate Javier Marotoren proposamen “populasta” errefusatzeko ekimena, Eusko Legebiltzarreko talde guztiek onartutakoa; izan ere, ongintzazko ekimena aurkeztu du pentsio txikia duten erretiratu guztiei hilean 50 euro gehiago emateko Diru-Sarrerak Bermatzeko Erretaren bidez dagokiena osatzearren.
“Beatifikatu egin beharko dugu, Javier Maroto Deuna” esan du ironiaz bozeramaile sozialistak, José Antonio Pastorrek. Gainera, leporatu dio Legebiltzarrera etorri dela “bildots moduan”, nahiz eta bere alderdiak, PPk, pentsioak Espainia osoan murriztu. Pastorrek Marotori esan dio “boto batzuk baino" ez dituela lortu nahi halako proposamen "xenofobo eta populisten" bidez. Aipatutako proposamenek herritar batzuek beste batzuen kontra jarri baino ez dute egiten; “sozialistok ez gara jolas horretan sartuko”, esan du.
Pastorrek Diru-sarrerak Bermatzeko Errenten Sistema eta Gizarte-larrialdirako laguntzak hobetzearen alde egin du, iruzurrak edo gehiegikeriak saihestearren, laguntzak "benetan behar dituztenei emateko", eta "guztion artean sortu dugun elkartasun-sareari balio emateko eta bizitzaren gorabeherak pairatu dituzten pertsonak baztertuak ez izateko". "Gauza bat da Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren sistema hobetzea, kudeaketa hobetzea eta iruzurrak eta gehiegikeriak erabil ditzaketen zirrikituak ixtea. Eta beste gauza oso ezberdin bat da zenbait disfuntzio manipulatzea gure gizartearen zenbait zauri irekitzeko eta herritarren artean liskarrak sortzeko, helburu bakarra botoak lortzea izanik”, esan du.
Bozeramaile sozialistak azpimarratu du Eusko Jaurlaritzak ezin duela errealitatearen “notario” huts balitz moduan jokatu eta “bere egitekoak gauzatu” behar dituela, Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren alde egiten duen bitartean jarraitu baitu PPren gezurrak areagotzen zenbait jardueren bidez, adibidez, Jaurlaritzak berak gaizki eman zituen kopuruak erreklamatzeko eskutitzak era masiboan bidaltzea.
Serantes tunela
Goizean Gasteizen egindako Osoko Bilkuran Vicente Reyes legebiltzarkideak ohartarazi du badagoela Renfeko aldiriko 2. linea, Ezkerraldetik doana, “kolapsatzeko" arriskua, Sustapeneko Ministerioaren planak gauzatuz gero: Serantesen tunel bat irekitzea, merkantzien trafikoari aukera bakarra emanez, egungo bidaiarien aldiriko lineatik joatea.
Legez besteko proposamen baten bidez (Legebiltzarrak ez du alde bozkatu), Reyesek lortu nahi zuen Eusko Legebiltzarrak Serantes Tunela irekitzearen aurka agertzea, ez bada trenbidearen hegoaldeko saihesbidea bultzatzen.
Gasolinaren prezioa
Txarli Prieto legebiltzarkideak aldeztu du legebiltzarrak onetsitako ondoko proposamena: Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalari, eta Lehiaren Euskal Agintaritzari eskatzea erregaien eta gasolindegietan egiten den txikizkako banaketaren "jarraipen zehatza" egin dezatela, petrolioaren kostuaren gorakadek eta beherakadek prezioetan zer eragin duten aztertzearren, eta merkatu gardenagoa lortzearren, “non petrolioaren prezioa merkatuz gero, berehala eta proportzio berean merkatuko den kontsumitzaileek ordaintzen duten gasolinarenprezioa”.
Horren gain, Eusko Jaurlaritzari eskatzen zaio kontsumitzaileen interesak babesteari buruzko txostena egin dezala, Kontsumobideren bidez, “jendeari azaltzeko non dauden preziorik merkeenak, eta merkataritza-alde zabalen berri emateko”.