Euskal Sozialistek ez dute Urkulluren kontuen alde egingo diru-sarreren aurreikuspena aldatzen ez badute
Esan du Lehendakariak aurkeztu duen gobernu-programa “artifizio hutsa” dela, euren aurrekontuen aurkakoak da, eta penagarria iruditu zaio zuzenketak aurkezteko eperako hamar egun gelditzen diren unera arte itxaron duela diru-sarreren aurreikuspenak aldatzeko “aukerak” daudela onartzeko
Euskal Sozialistak Legebiltzarkide Taldeko bozeramaileak, José Antonio Pastorrek, esan du pena dela Iñigo Urkullu Lehendakariak azken unera arte itxaron izana Gobernuak beste diru-sarrera batzuk lortzeko “aukerak" dituela onartzeko, PSE-EEk eskatzen duen moduan. Pastorrek gogoratu du sozialistek aukera hori proposatu dutela legegintzaldiaren hasieratik eta ez dutela jarrera hori aldatuko, EAJk diru-sarrera horien xedea hitzartu nahi duelako bere aurrekontuen “proposamenari bidea irekita utzi ondoren”. Amaitzeko esan du “Sozialistoi ez digutela ederra sartuko”.
Pastorrek berriz adierazi du Finantzen Euskal Kontseiluan, 2012ko urrian, dagoeneko Euskal Sozialistek diru-sarreren aurreikuspena 800 milioi eurotara handitzeko aukera proposatu zutela, baina aldundiek ezetz esan zutela, batez ere Bizkaikoak (EAJk gobernatzen du aldundi hori). Diru hori, iruzurrari eta zerga ihesari aurre egiteko hiru entitateek batera lan eginez lortuko litzateke. “Ez dago kartarik mahai azpian edo besoan ezkutatuta. Sozialistek ez dugu prezioa igotzen”, azaldu duen moduan.
Lehendakariak atzo gobernu-programa moduan aurkeztutako neurriak “artifizio hutsa” direla esan du Pastorrek eta, gainera, aurrekontu nahien aurkakoak dira. Helburua, Urkullurren Gobernuak laguntzarik ez duela ezkutatzea da, EAJk “oker handi" hori zuzentzen ez badu, Pastorrek dio Eusko Legebiltzarrak “letargia horretatik irtenaraziko duela”, euskal herritarrez ez baitute “agoniako mil egun merezi”. “Gobernu ahul-ahularen abentura dela” esan du.