Prentsa-aretoa

Berriak

Euskal Sozialistek hilabete honetan lege-proiektu bat aurkeztuko dute Lurralde Historikoen Legea berritzeko

Euskal Sozialisten idazkari nagusiak, Idoia Mendiak, hastear dagoen ikasturte politiko berria aztertu du; Katalunian eta Espainian hauteskunde-hitzordu garrantzitsuak ditugu, eta Euskadira begiratu beharra dugu, erakundeek gizarte-agendan egin dezaten lan eta arreta gal ez dezaten estatus berriekin.

Mendiak iragarri du PSE-EEk Lurralde Historikoen Legea berritzeko Lege Proiektu bat aurkeztuko duela, "eraiki dugun Euskadi berrikustearren eta datozen hamarkadotan etorriko diren erronka ekonomiko, sozial, demografiko eta kulturalei arrakastarekin aurre egiteko zer Euskadi eraiki behar dugun pentsatzearren”

Idoia Mendia PSE-EEren egoitzan eskainitako prentsaurrekoan
Idoia Mendia PSE-EEren egoitzan eskainitako prentsaurrekoan

·                                 "Herritarrek argi eduki behar dute hauteskundeetan bi aukera baino ez daudela:  Rajoy edo Pedro SánchezPSOE dela dugun aukera bakarra PP Gobernutik ateratzeko”.

·                                 “Gure erakunde-indarra erabili nahi dugu gizarte-agenda Euskadiko ekintza politikoaren erdigune bihurtzeko”.

·                                 "Hori dela eta, argi azalduko dugu gure jarrera:  Urkullu lehendakariak gobernuko lehen urtea galdu zuen, eta ez dugu nahi azkena ere gal dezala”.

·                                 “Gobernuak eta Lehendakariak ezin dute zenbaki ekonomiko handien atzean babestu krisiak sortu dituen gizarte-kalte handiak txikitzeko”.

·                                 “Eta ezin digute etsitzeko eskatu gero eta handiagoa den desberdintasunaren errealitatea dela-eta”.

·                                 “Erronkak oso handiak dira, eta hurrengo hauteskundeetatik haratago begiratuko duten Gobernua eta Lehendakaria behar ditugu.  Lehendakariak datozen belaunaldietan pentsatu beharko du, ez datozen hauteskundeetan”.

·                                 “Hilabete honetan Lurralde Historikoak berritzeko proiektu bat aurkeztuko dugu; gure ustez, hiru hamarkadaz gai horiek alde batera utzi ondoren, eztabaidatzeko unea iritsi zaigu”.

·                                 “Eraiki dugun Euskadi berrikusi nahi dugu, eta pentsatu nahi dugu zer Euskadi eraiki behar dugun datozen hamarkadotan iritsiko zaizkigun erronka ekonomiko, sozial, demografiko eta kulturalei arrakastarekin aurre egiteko”.

Beste berri batzuk...

Iruzkinak