Prentsa-aretoa

Berriak

Euskal Sozialistek Lege Proposamen bat aurkeztu dute etxebizitza eskubide subjektibo gisa, epaitegietan erreklamatzeko modukoa dela onartzeko; gainera, hutsik dauden etxebizitzak desjabetzeko aukera jasoko du aipatutako lege proposamenak

Proposamenak beste erakunde batzuetan jarraitu duten bideari jarraituko dio, adibidez Andaluziari, eta Patxi Lopezen Jaurlaritza sozialisten legegintzaldian egindako lanean oinarritu da; ezin izan zen legebiltzarrean une horretan onetsi hauteskundeak aurreratu zirelako.

Euskal Sozialisten Taldeak Lege Proposamen bat aurkeztu du. Lege proposamen horrek etxebizitza eskubide subjektibo bat dela eta epaitegietan erreklama daitekeela" dio; gainera, horren interes soziala onartu eta arautuko du, utzarazpen prozesuetan diren gizarte larrialdiko egoera bereziko pertsonek etxebizitza edukitzeko duten beharrari erantzungo dio eta, gainera, hutsik dauden etxebizitzak desjabetzeko aukera ere jaso du, muga batzuekin, etxerik ez dutenen esku jartzeko. 

Bixen Itxaso eta Vicente Reyes Legebiltzarkide sozialistek gaur goizean Eusko Legebiltzarrean Lege Proposamena zehaztasunez aurkeztu dute. Horren helburua, “lege hutsune bat betetzea", Euskadin joa den mendeko erdialdeko Lege bat baitugu. Gainera, "arautegi zabal eta sakabanatua" antolatu nahi du, "lehertu den arazoa konpontzeko, arazo ekonomikoak direla-eta etxerik gabe gelditzen diren eta beste aukerarik ez duten pertsonen arazoa alegia". 

Biek nabarmendu dute Euskadin 2012. urtean 464 familiak etxea galdu zutela hipoteka burutu zietelako edo ordainean ematea onartu zutelako. Hori guztia, 2,8 milioi euroko kopurua litzateke, "Bilbao jaunak Uxue Bilbao Basket taldeari aurten oparitutako bost milioi baino 2,4 milioi euro gutxiago". Gaineratu duenez, “hiru milioi euroko partidarekin arazoa osotasunean konponduko genuke". 

Euskal Sozialistek, lege garapen horren bidez, Euskadik beste erakunde batzuek hasitako bideari jarrai diezaion nahi dute, adibidez Andaluziak hasitakoari. Andaluziak, legegintzako dekretu baten bidez ezarri egin ditu Konstituzioak aurreikusitako funtzio sozialari buruzko zenbait printzipio.

Lege Proposamena, Etxebizitza Sailak joan den legegintzaldian egindako lanean oinarritu da. Sail horrek Eusko Legebiltzarrera testu bat bidali zuen aipatutako legegintzaldian, baina ezin izan zen onartu hauteskunde autonomikoak aurreratu zirelako.  Une honetan, Euskal Sozialistek “herritarrekin dugun zor hori ordaindu nahi dugu”, eta izapidetzeko denbora laburtu nahi dugu ekimen hori erreferentziatzat hartuz.  “Orain dela astebete Lehendakariak agerraldia burutu zuen legegintza-egutegia azaltzeko.  Egutegia azaldu beharrean, hilabete barru legegintza “programa” bat eskainiko digula, eperik gabe, aipatu zuen.  Eta, harrigarria bada ere, ez zuen etxebizitza eskubidea arautzeko asmorik azaldu”, aipatu du Reyesek. Honek dio proposamen hau "arrazoizkoa eta landua" dela eta Jaurlaritzak aintzat hartuko duelakoan dago.

Joan den legegintzaldian Iñaki Arriolak zuzendutako Sailak Lege honen inguruan parte-hartzeko eta adosteko prozesu bat burutu zuen. Prozesu horretan, zenbait auzo elkartek, gizarte taldek, eraikitzailek, sustatzailek, elkargo ofizialek, finantza-entitatek, notariok, erregistratzailek, udal hirigintza sozietatek, alderdi politikok eta herritarrek hartu zuten parte, eta euren iradokizun eta iritziei esker azken emaitza lortu zen.  Parte-hartze prozesu horrek, 2013an Nazio Batuen Sarietan lehen saria lortu zuen Zerbitzu Publikoaren atalean (UNPSA).

Beste berri batzuk...

Berri honetara lotuta dauden artxiboak

Iruzkinak