Euskal Sozialistek nabarmentzen dute hauteskundeen emaitzek egiaztatu dutela PSOE dela eskuinaren aurreko aukera bakarra
Exekutiba Federalaren erabakiaren alde dago PSE-EE, Rajoyren inbestidura ez onartzearen alde
Maiatzeko foru hauteskundeekin aldean boto gehiago izan dituztela baloratu dute; horri esker, Euskadin Sozialistak hirugarren indarra dira eta hiru diputatu lortu dituzte
Euskal Sozialistek gaur nabarmendu dute Abenduaren 20ko hauteskundeen emaitzek argi utzi dutela PSOE dela aukera bakarra azken lau urteetan PPk ezarritako eskuineko politiken, murrizketen eta eskubideen pribatizazioaren aurrean. PSE-EEko Batzorde Exekutiboak, gaur egin duen bileran, Exekutiba Federalaren erabakiaren alde egin du, Rajoyren inbestidurari aurka egitearen alde.
Horrez gain, datozen asteetan PSOE zuhurtziak eta arduraz jokatuko duela, beti egin duen moduan, azaldu du. PPri dagokio, hauteskundeak irabazi dituelako, Gobernua osatzea. Ez dugu Alderdi Popularraren alde egingo. Jendearen, pertsonen alde jarriko gara, gaizki pasatzen dutenen alde, eta berdintasuna izango da politika sozialisten oinarrizko jarraibidea, eta dagozkigun erabakiak hartuko ditugu hori betetzearren.
Halaber, PSE-EEk baloratu du Euskal Sozialistek hauteskunde orokorretan boto gehiago lortu dituztela azken foru eta udal hauteskundeen, maiatzekoen, aurrean. Ia 14.000 boto gehiago izan ditu, eta horrek hautsi egin du Euskadin boto sozialistak izan duen joera, eta gure antolakundearen eremua berreskuratzeko eta zabaltzeko aukera ematen du.
Emaitzek, espero zirenak baino ez badira ere, hauteskunde-lehia handia zegoelako, PSE-EE hirugarren indar politiko bihurtu dute; Diputatuen Kongresuan hiru ordezkari lortu dira, lurralde bakoitzean bana eta, beraz, agerpen homogeneoa izango du.