Prentsa-aretoa

Berriak

Euskal Sozialistek ondokoa salatu dute nazionalisten Eusko Jaurlaritzak ez duela euskal hezkuntzarako “programa" bat.

Ez programarik, ezta lehentasunik ere.  Hezkuntzaren, ikerketaren alorrean EAJren Gobernuak aurkeztu duen aurrekontu proiektua aztertu ondoren, Euskal Sozialisten ondorioa erabatekoa izan da, “kutxa huts” bat aurkitu baitute, non Urkulluren gobernua “instrumental hutsa den hori ahal duen moduan kudeatzera" mugatu baita. Euskal Sozialistak Legebiltzarkide Taldeko Hezkuntzako bozeramaileak, Isabel Celaak, ondokoa esan du: aurrekontu hauekin  “apurtu” egin dutela Patxi Lopezen Gobernu sozialistak egin duen apustu argia, euskal hezkuntza sistema modernizatzekoa alegia.  “2013an hezkuntzan eta ikerketan aurrera egiten ez duenak, besterik gabe atzera egingo du, mundu globalizatua ez baita inoiz gelditzen”. Horixe da Celaak adierazi duena. Bere ustez, Urkulluren Gobernuak ez du euskal hezkuntza sistemarako programa bat "ez dituelako apustu argiak egiten eta hasitako bideak ez duelako indarrik".

Gaur goizen Bilbon emandako prentsaurrekoan Isabel Celaak azaldu egin du EAJren Gobernuak hezkuntza eta ikerketaren alorrean zer nolako aurrekontu proiektua aurkeztu duen. Proiektu horrek murrizketa anitz eta garrantzitsu jaso ditu arlo nabarmen batzuetarako, adibidez, hirueletasunerako, unibertsitate-ikerketarako edo beketarako.

Irakasleak hirueletasunean trebatzeko partidari dagokionez, nazionalisten kontuek % 90eko beherapena jaso dute eta hori, Celaaren ustez hezkuntzan estrategikoa izan den proiektu bat “ekintzen bidez errailetik irtenaraztea da”.   1,4 miloi eurotik 140.500 eurotara pasatu dira, eta hori, Celaak azpimarratu duen moduan, “hondamendi” handia da.

Horrez gain, Eskola 2.0 programa kendu dute eta % 59eraino murriztu egin dituzte hezkuntza modernizatzeko partida guztiak (matrikulen jakinarazpena, azterketen jakinarazpena, etab. sistema informatizaturen bidez).

Celaak gogoratu du sozialisten Gobernuak lortu zuela, baita krisi garaian ere, unibertsitate-ikerketarako baliabideak % 37an handitzea, I+G+b-ko inbertsioa BPGren % 2,08 kokatuz, eta kopuru hori % 3ra igoko zuen 2015an Zientzia eta Berrikuntza Planak.  “Bultzada hori eten egin da orain”, esan du, eta Ikerbasqueren zein Berrikuntzaren Funtsaren adibideak jarri dute (% 15 eta % 49 egin baitute atzera  hurrenez hurren); gainera, berrikuntzaren bekak erabat moztu dituzte, atzerrian ikasteko bekak desagertu dira eta EHUko programaren kontratuek % 30 egin dute behera Unibertsitate Planak onetsitakoaren aldean.

Beste berri batzuk...

Iruzkinak