Prentsa-aretoa

Berriak

Euskal Sozialistek osoko zuzenketa aurkeztu diete Urkulluren Aurrekontuei euskal herritarrentzat “kaltegarriak” direlako

Esan dute Jaurlaritzak “utzikeriaz” jokatu duela “miseriaren kontulari” lanak egitera mugatu baita eta Urkullu lehendakariari bere ardura gain hartzeko eta euskal gizartearen beharrei erantzungo duten Aurrekontuak egiteko eskatu diote.

“Proiektu honek ez ditu herriaren arazoak konponduko, gizarte eskubide eta zerbitzu publikoak murriztuko ditu, sufrimendua luzatuko du, berrikuntzari eta ezagutzari ezetz esango die eta ekonomia jarduera sustatzearekin konpromisoa duen edozein politika alde batera utziko du".  Horiek dira Euskal Sozialisten argudio nagusiak Urkulluren gobernu sozialistak 2013rako aurkeztutako Aurrekontuei osoko zuzenketa aurkezteko. Euskal Sozialistak Legebiltzarkide Taldeak kontuak Jaurlaritzari itzultzeko eskatu du “etsipen” aurrekontuak direlako eta “ez dutelako krisiaren aurkako eta hazkunde ekonomikoaren aldeko ekimena aurrera eramaten”.  José Antonio Pastor Legebiltzarkide Taldeko bozeramaileak esan du zuzenketa “ardura eta zorroztasunez" jardutea dela, Euskal Sozialistak ez baitira EAJren “tranpan” eroriko, hau da, “osasunetik milioi batzuk kendu hezkuntzari ematekoa” Azpimarratu duenez, “diru-sarreren inguruko hausnarketa osoa egin behar dute.”

Euskal Sozialistak Legebiltzarkide Taldeko bozeramaileak, Jose Antonio Pastorrek, gaur goizean Eusko Legebiltzarrean 2013rako ekitaldirako Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontuen lege Proiektuarekiko osoko zuzenketa erregistratu du eta, gainera, lege proiektu hori Jaurlaritzari itzultzeko eskatu du.

Zuzenketaren testuak, azken urte hauetan Euskal Sozialistek zerga eta ekonomia arloan eskatu dituzten proposamenak jaso ditu eta, proposamen horien arabera, Eusko Jaurlaritzak Urkulluren kabineteak uste baino diru-sarrera handiagoak izango ditu, 890 milioi euro gehiago alegia; horrela bada, zerbitzu publikoak “blindatu” eta hazkunde eta enplegu politikak sustatu ahal izango dira.

Euskal Sozialistek, zuzenketa honen bidez Eusko Jaurlaritzari aldundiek datozen hilabeteetan sartuko duten “aparteko dirua” kontuan edukitzeko eskatu diote. Aparteko diru hori, azken hilabete hauetan abian jarritako zerga berriei esker (adibidez, BEZ) jasoko dute.  Pastorren ustez, Gasteizko Jaurlaritzak hori guztia “nahita ezkutatu du hilabete batzuetan programa berri gisa ateratzeko”.  Ohartarazi duenez, “aurrekontuak egitea ilusionismo ikuskizun bat baino serioagoa da, ikuskizun horretan partidak agertu eta desagertzen baitira publikoa entretenitzeko". 

Euskal Sozialisten ustez, zerga iruzurra beste giltzarri bat da eta Eusko Jaurlaritzak ahalegin handiagoa egin beharko luke horretan. 2011ko ekainetik Patxi Lopezek foru aldundiei eskatu die zerga iruzurrari modu koordinatuan eta eraginkorrean aurre egiteko zenbait neurri har ditzaten; zerga iruzur horren ondorioz, kutxa publikoek 2.500 miloi euro galtzen dituztelako urtero (Hezkuntzan gastatzen dugun kopurua da hori). “Bi urte, dagoeneko, iruzurrari eraginkortasun handiagorekin aurka egiteko eskatzen eta EAJk ez entzutearena egin du.  Zergatik daude aurka? Noren alde egin nahi dute?, galdetu du Pastorrek.

Gaur Euskal Sozialistek hiru aldundietako Ogasuneko diputatuen agerraldia eskatu dute, iruzurrari aurka egiteko jardueraren inguruan zer balantze egiten duten azal dezaten.  Araba (PP) eta Bizkaia (EAJ) ez dira hitzordura etorri.

Aurreko urtearen erdialdean eta amaieran egindako zerga-aldaketen ondoriozko diru-sarreren ondorioz, urriko aurreikuspenetan sartutakoa kenduta, gure kalkuluen arabera 630 milioi euro gehiago ditugu Eusko Jaurlaritzaren gasturako eta herritar guztientzat.

Osoko zuzenketa honek hirugarren elementu batean du eragina, gobernu zentralak ustez defizita lasaitu du eta horri esker Eusko Jaurlaritzak defizit handiagoarekin lan egin ahal izango du (% 1,1ekoa), 260 miloi euro gehiago izango ditu gutxi gorabehera gastuetarako.

Oinarri horiekin, Euskal Sozialistek Urkullu Lehendakariari “bere konplexu eta alderdi joerak berrikusteko” eskatu diote, ezen, ez badu egiten “EAJk Euskadiko herritarren denbora galtzen jarraituko baitu”.  José Antonio Pastorrek berriz esan du Eusko Jaurlaritzak duela Aurrekontuak onesteko ardura eta, beraz, “ez dago gora jotzerik euskal gizartearen beharrei erantzuten ez dizkieten eta Euskal Sozialistok egin eta defendatu ditugun beharren aurkakoak diren aurrekontuak onestearen aurkakotasunaren aurrean”.  Amaitzeko, ondokoa esan du: “hori dela-eta, arduratsu, koherente eta beharrezkoa da osoko zuzenketa aurkeztea, itzulketa eskatuko duena, Jaurlaritzak beste aurrekontu batzuk egin ditzan”.

Beste berri batzuk...

Iruzkinak