Euskal Sozialistek terrorismoaren biktimen alde Memoriala aurkezteko ekitaldian
![Idoia Mendia, Patxi López, José Antonio Pastor eta Rodolfo Ares Euskal Sozialistak ordezkatuz joan dira Terrorismoaren Biktimen Memoriala inauguratzeko ekitaldira. [Argazkia: Euskal Sozialistak]](/upload/foto-original-Idoia-Mendia-Patxi-Lpez-Jos-Antonio-Pastor-y-Rodolfo-Ares-han-acudido-en-representacin-de-los-Socialistas-Vascos-a-la-inauguracin-del-Memorial-Vctimas-del-Terorrismo-Foto-Socialistas-Vascos-Idoia-Mend-5512a09d833d6.jpg)
PSE-EEko idazkari nagusi Idoia Mendia eta Patxi López lehendakaria Terrorismoaren biktimen Memorialaren Zentroaren proiektua aurkezteko ekitaldian izan dira, biktimen elkarteko ordezkariekin eta gobernu zentraleko eta eusko Jaurlaritzako beste agintari eta erakunde-arduradun batzuekin batera.
Sozialisten ekimenez, Memorialaren proiektuak behin betiko bultzada izan zuen Patxi Lopezen eta José Luis Rodrigo Zapateroren gobernuei esker. Herrizaingo Sailaren eta Barne Ministerioaren arteko lankidetza-protokoloa 2012ko otsailean sinatu zen.
Terrorismoaren Biktimen Onarpen eta Babes Osorako 29/2011 Legean aurreikusita dago Memoriala, eta ondoko helburuak ditu: terrorismoaren biktimen ezaugarri diren balio demokratiko eta etikoak zaindu eta zabaltzea, biktimen memoria kolektiboa osatzea eta herritar guztiek askatasunaren eta giza eskubideen alde eta terrorismoaren aurka kontzientziatzea.
PSE-EEko idazkari nagusiarekin batera, Lopez lehendakariaz gain, Eusko Legebiltzarreko bozeramaile sozialista Antonio Pastor eta Herrizaingo Saileko sailburu ohi eta Kontseilu Politikoko presidente Rodolfo Ares izan dira.