Euskal Sozialisten ordezkari askok bat egin dute Maiatzaren 1eko manifestazioekin
Euskal Sozialisten ordezkari askok, urtero bezala, goizean bat egin dute UGT eta CCOO sindikatuek hiru euskal hiriburuetan egindako manifestazioekin Maiatzaren 1a dela eta. Ondoko leloa du: “Horrela ez dugu krisitik irtengo. Pertsonak lehena dira”
PSE-EEko idazkari nagusiak, Idoia mendiak, krisitik irteteko beste bide bat egon behar duela aldeztu du eta, gainera, posible dela dio. Ondokoa esan du: "ezin diegu Urkullu edo Rajoy bezalako agintariei entzun krisitik irteten garela gero eta langabetu gehiago baldin baditugu eta lan-ezegonkortasuna handiagoa bada”.
Horrez gain, gogoratu du aurreko astean PSOEko agintari Pedro Sanchezek Langileen Estatutu berrirako proposamena iragarri zuela, eta Gobernura iritsi bezain pronto lan-erreforma indargabetuko duela esan zuen.
Bilbon manifestazioa Jesusen Bihotza plazatik irten da 11:30ean. PSE-EEko idazkari nagusi Idoia Mendia han izan da Bizkaiko Sozialisten idazkari nagusi Mikel Torresekin, diputatu nagusirako hautagai Carlos Totorikarekin, Antolaketako idazkari Francisco Fernandezek eta Erakunde idazkari Ekain Ricorekin batera. Barakaldoko alkatea, Alfonso Garcia, eta beste agintari eta zinegotzi batzuk ere han izan dira.
Donostiako manifestazioak Alderdi Eder lorategietan hasi da 12:00etan, Udaletxearen aurrean. Ernesto Gasco Donostiako Alkatetzarako hautagaia, Denis Itxaso Gipuzkoako diputatu nagusirako hautagaia, Iñaki Arriola Gipuzkoako PSE-EEko idazkari nagusia, Miguel Ángel Morales Euskal Sozialisten Antolaketako idazkaria eta Mikel Duran Gipuzkoako PSE-EEko Antolaketako idazkaria bertaratu dira.
Azkenik, Gasteizen 12:00etan hasi da manifestazioa Andre Maria Zuriaren plazan, eta Arabako diputatu nagusirako hautagai Cristina Gonzalez eta alkaterako hautagai Peio González de Munain egon dira Batzorde Exekutiboko beste kide eta hautagai batzuekin.
