Prentsa-aretoa

Berriak

Euskal sozialisten senatariek salatu egin dute Eusko Jaurlaritza Rajoyren Gobernuaren politika askoren konplize dela

PPren gobernuaren bi urte igarota, Espainia desberdintasun handiagoak dituen gizartea da.  Horixe da euskal sozialisten senatariek egin duten balantzea Rajoyren gobernuaren bi urte beltz horien inguruan, pobrezia areagotu eta langabetuen kopurua eta zorra handitu baitute.  Ongizateko Estatuari “kargu hartu diote”, eta hori bat dator PPren programa ideologikoarekin. Gainera, euskal nazionalismoa horren konplize izan da. “Euskadin ematen du Eusko Jaurlaritzak Rajoyren gobernuari aurre egiten diola, baina beraien politika askoren konplizea da, foralitatearen babespean zenbait lege onartu baitizkiete", kritikatu egin du Tontxu Rodriguezek, eta EAJ "PPren konpartsa aktiboa dela” uste du.

Legegintzaldiaren bigarren urtean, euskal sozialisten senatariek —YOLANDA VICENTE, senatuko presidenteordea, TONTXU RODRÍGUEZ, Justiziako bozeramaile atxikia, eta DIMAS SANUDO, Senatuko Euskal Sozialisten lurralde-taldeko koordinatzailea— oposizio-lan gogorra egin dute PPk herritarren gizarte-eskubideei egindako erasoak geldiarazteko eta euskal herritarren interesak aldezteko.  Horretarako, 1258 galdera eta 10 mozio aurkeztu dituzte, eta 17 lege-proiektutan parte hartu dute.

Euskal Sozialisten senatariek oso gai garrantzitsuak eztabaidarazi dituzte, hala nola, Serantes tunela, Forondako aireportua, Hondarribia, Urbinagako intermodala, euskal ontzien sektoreari laguntzea, euskal enpresetan tarifen defizitak izango duen eragina, Garoñaren zentral nuklearraren inguruko erantzun eza edo euskal Y-ren eraikuntzaren atzerapen larria. “2014an jarraitu nahi dugu euskal herritarren eskubideak bermatuko dituzten proposamenak egiten", azpimarratu du Tontxu Rodriguezek.

Yolanda Vicentek esan du ekonomia biziberripenaz hitz egitea iraintzea dela, herritarrek ez baitute biziberripen hori nabarituko, makroekonomiako zenbakietara mugatzen baita. Horrez gain, PSOEk eta euskal sozialisten senatariek beste herri-eredu baten alde egin nahi dutela dio, PPk “herritarren desberdintasunean oinarritutako ereduari jarraitzen baitio”.

Bestalde, Dimas Sañudok nabarmendu du PPk azken bi urte hauetan "iruzur eginez” gobernatu duela, egingo ez zituen zenbait politika burutu baititu, eta gainera, politika horiek “ez dutela balio” ikusi baita, izan ere, aurten milioi bat lanpostu galdu dira, demokrazian lehendabiziko aldiz langileria aktiboa gutxitu da eta 2 milioi etxetan ez du inork lan egiten.  “PPren gobernuaren bi urte igarota, Espainia desberdintasun handiagoak dituen gizartea da”, esan du amaieran.

YOLANDA VICENTE, senatuko presidenteordea, TONTXU RODRÍGUEZ, Justiziako bozeramaile atxikia, eta DIMAS SANUDO, Senatuko Euskal Sozialisten lurralde-taldeko koordinatzailea, goizean Bilbon eman duten prentsaurrekoan
YOLANDA VICENTE, senatuko presidenteordea, TONTXU RODRÍGUEZ, Justiziako bozeramaile atxikia, eta DIMAS SANUDO, Senatuko Euskal Sozialisten lurralde-taldeko koordinatzailea, goizean Bilbon eman duten prentsaurrekoan

Beste berri batzuk...

Iruzkinak