Prentsa-aretoa

Berriak

Euskal Sozialistok “katalan guztien aniztasuna, dibertsitatea eta nortasun-askatasuna aldeztuko dugu”, ziurtatu du Idoia Mendiak

Aurten ere, hamarna pertsona bildu dira Ramón Rubial agintari sozialista historikoaren omenezko estatuan, Bilboko Ohoredunen Atean

Idoia Mendiaz gain, Ramón Rubial Fundazioko presidente Eider Gardiazabal, Patxi López lehendakari ohi eta PSOEko Ekintza Politikoko idazkaria eta Eduardo Madina diputatu sozialista ere bertaratu dira

Ramón Rubiali egindako omenaldia Ohoredunen Atean. [Argazkia: Euskal Sozialistak]
Ramón Rubiali egindako omenaldia Ohoredunen Atean. [Argazkia: Euskal Sozialistak]

Euskal Sozialisten idazkari nagusiak, Idoia Mendiak esan du espainiar guztien arteko “berdintasuna aldeztearren sistema modernizatzeko unea” dela.  PSOEko idazkari nagusi Pedro Sanchezek konstituzioa berritzeko egin duen proposamena, horren ingurukoa da hain zuzen:

  • Hausteko baino, batzeko proposamena da.  Mundua aldakorra denez eta elkarrekin konektatu dagoenez, eredu federala (Espainian zein Europan) mende berriaren erronken aurrean prestatuko gaituen bakarra da.
  • Herrialdearen dibertsitatea onartzeko proposamena da, eta ez herritar uniformeak sortzekoa.
  • Finantzaketa nahikoa eta norberaren ardurekin bat bermatzeko proposamena.
  • Gure demokraziaren kalitatea hobetzekoa.
  • Zerbitzu publikoak (hezkuntza, osasuna) gure espasmo murriztaileen aurrean blindatzeko proposamena.
  • Eta Konstituzioan beste eskubide batzuk sartzekoa (esaterako, bidegabeko kaleratzeen aurreko defentsa edo Bizitzeko gutxieneko diru-sarrera).

“Autonomia Estatutuaren 40 urteotan antzemandako arazoak konpondu eta, batez ere, datozen 40 urteetarako zer herrialde nahi dugun definitu” nahi dugu Euskal Sozialistok, azaldu du Idoia Mendiak.

Agintari Sozialistak Ramón Rubiali egindako omenaldian hartu du parte. Ramón Rubial Fundazioak urtero-urtero egiten du Ohoragarrien Artean. Fundazioko lehendakari eta agintari sozialista historikoaren iloba Eider Gardiazal ere izan da omenaldian.  Mendiak esan du Rubial pozik “kudeatuko lukeela garai konplexu eta liluragarri hau”. “Rubial erresistentziaren burua izan zen baina, batez ere, ezberdina zenarekin ulertzen jakin izan zuen.  Gure demokrazia gaztea eraikitzen lagundu zizkiguten itun nagusietan”, gogoratu du Mendiak.

Legatua da Sozialistei indarra ematen diguna “gure ardurak alde batera ez uzteko” esaterako Katalunian sortutako egoeren aurrean, non Artus Masek bere erronka berretsi duen.  "Legea haustea ez da inoiz demokrazia", azaldu du Mendiak. Eta Euskal Sozialistok “katalan guztien aniztasuna, dibertsitatea eta nortasun-askatasuna aldeztuko dugu”, ziurtatu du Idoia Mendiak“Ez dugu utziko gutxi batzuen erokeriak gehiengoa arrastaka eramatea”.

Beste berri batzuk...

Iruzkinak