Prentsa-aretoa

Berriak

“Euskal Y Europako gainontzeko herrietatik isolatuta utzi duela Burgoserako eta Iruñerako loturak ez dituelako definitu” leporatu dio Odon Elorzak Gobernuari

Odón Elorza [Artxibo-argazkia: Gipuzkoako sozialistak]
Odón Elorza [Artxibo-argazkia: Gipuzkoako sozialistak]

Gipuzkoagatiko PSE-EEko diputatuak, Odon Elorzak, Kongresuan zenbait parlamentu-ekimen aurkeztu ditu, Sustapeneko ministroaren premiazko agerraldi-eskaera, besteak beste; izan ere, Europar Batzordeak Euskal Y-ren AVE trenbide-azpiegiturari laguntza garrantzitsua eskaini dio, Bergara- Donostia eta Baiona tarterako, Connecting Europe Facility 2014-2020 garraio-programaren barruan diru-laguntza garrantzitsuena da.

Elorzaren ustez, “459 milioi euro emateko erabakia, zeinaren bidez Korridore Atlantikoaren tartearen kostu osoaren % 40 ordain daitekeen, bi egun barrura arte (uztailaren 10a, osteguna) behin betikoa ez bada ere, Europar Parlamentuak iritzia emanda, laguntza izango dugulakoan gaude.   Hori dela eta, Gobernuak modu eraginkorrean ebatzi beharko ditu Euskasin AVE plataformarako proiektuak dituen arazo anitz, Europar Batasunean betebeharrekoak bete ahal izateko”.

Gipuzkoako diputatu sozialistak ekimenetan azaldu duen bezala, “hala ere, Sustapeneko Ministerioaren jarrerak, azken lau urteotan, agerian utzi dute justifikatu gabeko zenbait atzerapen, gardentasun eza eta zenbait definizio-eza garrantzitsu, eta horiek guztiek zalantzan jartzen dute Ana Pastor ministroak orain dela gutxi esandakoa: 2019rako euskal Y trenbide-sistema berria abian jarriko dela."

Ministerioaren kudeaketa txarra dela eta, Odon Elorzak Ana Pastor ministroaren premiazko agerraldia eskatu du Odon Elorzak. Horrez gain, Elorzak "konponbide teknikoei buruz" ere galdetuko dio "baita noiz definitu eta burutuko du Gobernuak euskal Y-ren konexioa Gasteiztik, Burgosekin eta Iruñearekin, Euskal trenbide-sistema gainontzeko AVEko saretik isolatuta geldi ez dadin; Madril eta Bartzelona dira nodoak.”

Gainera, Odón Elorzak Sustapeneko titularrari beste zenbait galdera ere egingo dizkio: “zein egoeratan dauden euskal Y trenbide-sistema Gasteiz, Bilbo, Donostia eta Irunera sartzeko proiektuak idazteko lanak; noiz duen aurreikusita aipatutako lanen lehiaketa planifikatzea, baita lau geltokiak eta Astigarraga-Donostia-Irun tarteko hirugarren trenbidea jartzeko lanen lehiaketa planifikatzea ere."

Mugez beste Donostia eta Baiona artean egiteke dagoen eta Europar Batasunerako interesgarria den loturari dagokionez, Elorzak ministroari eskatuko dio “azal dezan Ministerioak zer jardute-plan dituen eta zer epetan egingo dituen; noiz aterako duen euskal Y plataformaren egituraren lanen lehiaketa eta europar agintariei jakinarazi dien edo ez hiru lan esleitu dituela Bergarako Lotunean, Europar laguntzen xedean, eskaintza merkeegi (% 50) bazen ere.”

Beste berri batzuk...

Iruzkinak