Prentsa-aretoa

Berriak

Euskal zinematografia eta ikus-entzunezko industria sustatzeko funtsa sortzea proposatu du PSE-EEk

Vicente Reyes legebiltzarkideak azaldu du funtsa “interneteko edukiak eskuratzeko zerbitzuak eskaintzen dituzten operadoreei ezarriko zaien zerga baten bidez" finantzatuko dela "Enpresek, eta ez pertsonek, ordaindu beharreko zerga da", azaldu du; hori dela eta, komunikazio elektronikoko sareetan edukietan sartzeko zerbitzuak kontratatuta dutenek ez dute ezer ordaindu beharko.

Funtsa, operadoreei jarriko zaien zerga baten bidez finantzatuko da, Interneteko edukietara sartzeko zerbitzuak eskaintzen dituzten operadoreei, alegia, ez pertsonei

Eusko Jaurlaritzak ezinbesteko laguntza linea batzuk adostu ditu, esaterako, kreditua erraztekoa, ezinbestekoa delako, ekoizpenek kastu handia dituztelako eta dirua behar dutelako

Telefonia-enpresek beste zerga bat ordain dezaten nahi du PSE-EEk. ADSL konexioen eta datu mugikorren bidez lortzen dituzten etekinen alde txiki-txiki baten bidez, euskal zinematografiako eta ikus-entzunezko industria sustatzeko funtsa sortu nahi duelako.  Zerga berri horren bidez, sektoreari lagunduko zaio une hau oso zaila delako; Eusko Jaurlaritzak zenbait laguntza-linea garrantzitsu adostu ditu horretarako, kreditua erraztekoa, esaterako.

Vicente Reyes legebiltzarkideak azaldu du Talde Sozialistak lege-proposamen bat aurkeztuko duela Eusko Legebiltzarrean, zergaren esparrua Euskal Autonomia Erkidegoak izan behar duelako. Hori dela eta, Eusko Jaurlaritzak kudeatu eta bildu behako du aipatutako zerga, eta ez aldundien artean zatikatu.  “Seguru gaude ekimen horren bidez euskal zinematografiako eta ikus-entzunezko sektoreak bultzada handia izango duela, Euskadiko Zinematografia eta Ikus-Entzunezko Industria Sustatzeko Funtserako dirua lortuko baitugu", azaldu du.

Vicente Reyesek nabarmendu duenez, “enpresek, eta ez pertsonek, ordaindu beharreko zerga da, zerbitzuak eskaintzen dituztenek ordaindu beharko dute zerga, eta horrek ezingo du kontsumitzaileengan eraginik izan”. Euskadiko Zerga Administrazioak eta kontsumoan eskumena duten organoek hori guztia ikuskatu beharko dute.

Ondoko zerbitzuek ordaindu beharko lukete:

a) Higiezin baten telefono finkoaren kontratazioarekin lotutakoak, edo higiezin jakin batekin nolabaiteko lotura dutenak, Euskadiren lurraldean kokatu baldin badago.

b) Gailu mugikor baten bidez zenbait lekutik komunikazio elektronikoko sareetan dauden edukiak eskuratzeko aukera ematen dutenak, zerbitzua kontratu duten erabiltzaileak Euskadin bizi badira edo, erabiltzaileak profesional edo enpresa badira, zerga-helbidea Euskadin baldin badute.

Vicente Reyesek azpimarratu du une zail honetan azkarrak izan behar dugula oparotasun handia izango duen industria-sektorea finkatzearren.  “Euskadin zenbait ikus-entzunezko enpresa ixten ari dituzte, eta enplegua galtzen dugu.  Gero eta gutxiago ekoizten dugu, eta ekoizten dena, oso aurrekontu txikiarekin egiten da. Hori dela eta, sektorean lan-ezegonkortasuna da nagusi", gaineratu du.

EITB

Bestalde, Euskal Sozialistek orain dela gutxi azaldu dugu zer nolako funtzio estrategiko izan behar duen ikus-entzunezko sektoreak EITBren espazioetan, adibidez, gizarteko askok eskatzen dituzten kalitate oneko edukiak sortzeko.  Horrez gain, EITBk funtzio eragilea izan behar duela ere azaldu dugu. Baina euskal ikus-entzunezko industriaren alde garrantzitsu batek EITBren itzalpean egiten du lan, eta beraren eskari mugatuari erantzuten dio. Hori dela eta, ez du funtzio oso aktiborik edukiak sortzeko orduan, gehien bat, zailtasun ekonomikoak dituelako.

Vicente Reyes goizean Bilboko PSE-EEren egoitzan eskaini duen prentsaurrekoan. [Argazkia: Euskal Sozialistak]
Vicente Reyes goizean Bilboko PSE-EEren egoitzan eskaini duen prentsaurrekoan. [Argazkia: Euskal Sozialistak]

Beste berri batzuk...

Iruzkinak