Euskaltel konpainian kobratzen diren pizgarriak Euskadin enplegu eta berrikuntza bihur daitezen espero du PSE-EEk
Euskal Sozialisten ustez, iragarritakoa “ez da oso onbiderakoa, gehienen ekonomietatik oso urrun baitago
Euskadi Alderdi Sozialistaren (PSE-EE) ustez, Euskalteleko zuzendariek Burtsa dela-eta pizgarriak kobratuko dituztela iragarri izana ez da oso onbiderakoa euskal gizartearentzat; izan ere, harrituta ikusten du konprometituko kopuruak oso urrun daudela partikular gehiengoen etxeko ekonomietatik.
“Eta ezin da ahaztu zer arrisku hartu zuten gain zuzendariek halako inbertsioekin, eta praktika horiek nolabait ohikoak direla; hori dela eta, Euskal Sozialistok pizgarri horien onuradunei eskatu nahi diegu sentsibilitate berezia izan dezaten kopuru horiek erabiltzeko orduan, herritarrek ikus dezaten enplegu, berrikuntza bihur daitezkeela eta konpainiak Euskadirekin lotura duela”, gaineratu du PSE-EEko Batzorde Exekutiboko ekonomiako arduradun Javier Lasartek.
PSE-EEk espero du Euskaltelen Burtsarako irteerak etorkizun oparoa ekartzea konpainiari eta akziodunei (horietako bat Kutxabank da), eta egoera ekonomikoak eragina izatea konpainiaren lan-baldintzetan, bat etor daitezen telekomunikazioen esparrurako une honetan antzematen den etorkizun optimistarekin. Halaber, berrikuntzari dagokionez kokapen nabarmena izaten jarraitzea espero du, lehiatzaileek indar handia baitute.