Prentsa-aretoa

Berriak

"Euskara Askatasunean" agiria

PSE-EEk kultura eta hezkuntza esparruetako euskalt-zaleen ordezkaritza zabal eta anitza bildu nahi du Miramar Jauregian

Bihar, Donostiako Miramar Jauregian eta arratsaldeko 19.00etatik aurrera, lehendakari izateko hautagia den PSE-EEren Idazkari Nagusiak “Euskara askatasunean” – “Euskera en libertad” agiria aurkeztuko du euskaltzaleen ordezkaritza anitz baten aurrean.

“Euskara euskal politika berrian” izena daraman gogoeta orokor baten testuinguruan, biharko deia esparru ezberdinetako (kultura, hezkuntza zein literaturako) euskaltzaleei luzatu diete sozialistek, “Euskara askatasunean” – “Euskera en libertad” agiria aurkezteko asmoz. Agiria Patxi Lópezek aurkeztuko du, baina haren aurretik euskal idazle batek hartuko du hitza eta ekitaldiari berari Ramón Etxezarreta Donostiako zinegotziak emango dio hasiera.

Gero, hara bertaratzen direnek lehendakari izateko PSE-EEren hautagaiarekin solasean aritzeko aukera izango dute, ekitaldiak jarraipen informala izango baitu.

Agiria euskararen egungo egoeraren azterketan oinarritzen da, betiere sozialisten ikuspegitik, eta etorkizunerako proposamen zehatzak dakartza, Patxi Lópezek hurrengo hilabeteetan gizarte-ratuko dituenak, hauteskundeen aurretik eta haien ondoren. Agi-riaren hitzak aipatuz, PSE-EEtik “adierazpide kritiko, anitz, demo-kratiko eta integratzaile bat sustatu eta bultzatu nahi dugu euska-razko kulturari buruz ikuspegi moderno eta irekia duten pertsona guztiak biltzeko”.

Beste berri batzuk...

Iruzkinak