Prentsa-aretoa

Berriak

Euskara eta euskal kultura zabaltzeko Nafarroan EITBko emanaldiak azkar arautzeko aldeztu du PSE-EEk

PSE-EEko Batzorde Exekutiboa [Argazkia: Euskal Sozialistak]
PSE-EEko Batzorde Exekutiboa [Argazkia: Euskal Sozialistak]

Euskal Sozialistak-Euskadiko Ezkerrra alderdiaren ustez, ETBko Nafarroako emanaldiak berreskuratu behar dira azkar dagokion lege-babesarekin, Legean bertan entitateari euskara eta euskal kultura sustatzeko eman zaion funtzioa indartzearren.

Euskal Sozialisten iritziz, salatutako irregulartasunak, legez kanpo eremu erradioelektrikoa okupatu izanari buruzkoak, konpon zitezkeen emanaldiak eten gabe. Etenaldia gertatu zen Industriako Ministerioak ez zuelako neurria zuhurtziaz eteteko eskaerari erantzun, laster Erkidego bietako Gobernuek hitzarmena sinatu behar baitzuten, edo horretarako asmoa baitzuten, anomalia horrekin amaitzearren.

PSE-EEk uste du Administrazioek gatazken konponbide baketsuaren alde egin behar dute, baita egin diren irregulartasunen kasuan ere, betiere beste batzuei kalterik egiten ez bada.  Hori dela eta, gogoratu du Patxi Lopezen eta Miguel Sanzen gobernuak saiatu zirela gatazkak bideratzen; izan ere, nafar askoren ustetan, gatazka horiek nazionalismoaren erasoak dira beraien autogobernuaren aurrean.  Akordio hori, ezberdintasunak ebazteko  proposamen bat zen, baina ez da osoa bete.

Hala ere, Euskal Sozialisten ustez ETBren emanaldia Foru Komunitatean interesgarria da euskal kultura zabaltzeko eta euskara sustatzeko; horiek dira EITB sortzeko Legeak entitateari esleitutako funtzioak. Horretarako, Nafarroako politika-, gizarte- eta erakunde-errealitatea, sinboloak eta identitatea errespetatu behar ditu indarreko antolamendu juridikoarekin bat etorriz.  Hori dela eta, oker handia iruditzen zaigu emanaldien etena interpretatzea ebazpen administraziotik eta herritarren interesetatik at dauden giltzarrien bidez, eta zilegi diren kritiketan ahaztea beste batzuk, zilegi ere, Entitateak Nafarroako erakunde-errealitateari ematen dion tratamenduaren ingurukoak.

Hori dela eta, Euskadiko eta Nafarroako Gobernuek iragarritako hitzarmenak —ez dakizkigu horren inguruko zehaztasunak— ondokoak ebatziko dituela espero dugu, besteak beste: Foru Komunitatean ETBren emanaldiak berreskuratzea, formula iragankor baten bidez, beharrezkoa balitz. Horretarako, Nafarroako Gobernuak eremu erradioelektrikoan dituen eskumenak erabili beharko ditu, legearen babes osoarekin, eta herritarrak ordezkatzen dituzten erakundeek onartu beharko dute, lankidetzaren eta elkarrekikotasunaren bidez eta modu baketsuan, 2009ko Euskadi eta Nafarroako Erkidegoek sinatutako eta indarreko hitzarmenaren arabera egiten den bezala. Gainera, Kontseiluak ere uste du bi gobernuen artean iragarritako protokolo berria ere horrela egingo dela. 

Beste berri batzuk...

Iruzkinak