Euskararen Nazioarteko Egunaren harira Euskal Sozialistak aurkeztutako manifestua
Euskararen Nazioarteko egun honetan, Sozialistok euskararekiko dugun konpromezua berrestu nahi dugu.
Duela asko euskara bere putzu sakon eta ilunetik atera genuela.
Duela asko euskara ingurugiro anitzetara moldatu genuela: lan arloan, unibertsitatean, zientzia munduan, goi-literaturan, politikan, sare-sozialetan...
Euskarak bere muga guztiak zeharkatu ditu. Harresi guztiak gainditu.
Euskaldunon mintzaira, gaur, berba mundiala dugu.
Eta euskal hiritar guztion lorpena dugu hau. Administrazio, merkatari, ikasle, irakasle, aita-seme... bere eguneroko bizitzan euskararen aldeko konpromezua hartu duen euskaldun orok, gure hizkuntza hau unibertsala bihurtu du.
Baina ezin dugu nahikotzat jo.
Euskaldun guztiok, baina erantzukizun publikoa dugunok, batik bat, lan egin behar dugu euskara zabaldu eta aberasteko.
Eta altxor hau disdiratsu mantentzeko modu bat baino ez dago: errespetu eta askatasunarena.
“Euskara ta Libertadea” zeritzon Sozialistok orain dela bost urte aurkeztu genuen manifestua. Eta lelo honi leial mantentzen gara.
Zeren ez dago euskara askatasunik gabe. Ez dago hizkuntzaren sustapena, euskal gizartearen aniztasunik gabe.
Euskara eztabaida alderdikaritik aldendu behar dugu edota eztabaida honekin txikituko da.
Euskara euskaldun guztion ondarea dugu. Eta bakarrik euskaldunon guztion errespetuaren bidetik, lortuko dugu euskara bizi eta indartsua.
Euskara gaur mundiala dugu. Hurbildu dezagun mundua gure euskarara.
