Eusko Jaurlaritza Rajoyn oinarritu dela milaka langile trebakuntzarik gabe uzteko salatu du PSE-EEk
“Hobetuz ikastaroak hiru hilabete beranduago onetsi ditu nahita, PPren gobernuaren erreformaren bidez geldiarazteko astirik edukitzeko”, salatu du José Antonio Pastorrek
![José Antonio Pastor (artxiboko irudia). [Argazkia: Euskal Sozialistak]](/upload/foto-original-Jos-Antonio-Pastor-en-una-imagen-de-archivo-Foto-Socialistas-Vascos-Jos-Antonio-Pastor-artxiboko-irudia-Argazkia-Euskal-Sozialistak-5513dcba62b3e.jpg)
“Eusko Jaurlaritzak ez du emandako hitza bete, eta hainbat hilabetez mailaka langile utzi ditu trebakuntzarik gabe, Rajoyren Gobernuak etengabeko trebakuntzaren inguruan egin duen erreformaren aitzakiarekin”, salatu du .
“Baina Urkulluren Gobernuak nahita atzeratu du onespena, hiru hilabete beranduago onetsi du 2015erako ikastaroen deialdia, nahiz eta Hobetuzen patronatuak abenduan prest eduki. Horrela bada, PPren gobernuak astia izan du etengabeko trebakuntzaren sistema aldatuko duen errege-lege dekretua egiteko, eta trebakuntzaren dirua aurreztuko dute”.
Pastorrek gogoratu duenez, martxoaren 18an, PSE-EEk eskatuta, Laneko sailburuak, Angel Toñak, iragarri zuen hilaren 24ko Gobernu-kontseiluak Hobetuz Fundazioaren ikastaroen deialdia onetsiko zutela. Aipatutako ikastaroak, Euskal Autonomia Erkidegoko langile okupatuen trebakuntza profesionalerako da. Dena dela, atzo Urkulluren Gobernuek ez zuen onetsi, eta estatuaren arauak oinarrizko izaera zuela esan zuen. “Aitzakia txarra da, ez baitu azaltzen zergatik behar izan dituzten hiru hilabete deialdia ateratzeko; izan ere, Langileen Prestakuntzarako Euskal Fundazioak abenduan prest utzi zuen. Baina PPren gobernuak sistemaren erreforma onetsi arte itxaron du Eusko Jaurlaritzak”.
“Jarrera horren ondorioz, arautegia egokitzeko beharrezkoak izango diren hilabetetan, milaka euskal langile okupatuk ez dute birziklatze-ikastarorik eta hobetzeko ikastarorik egingo, eta Eusko Jaurlaritzak zenbait milioi euro aurreztuko ditu”, kritikatu du bozeramaile sozialistak. “2015a urte galdua izango da trebakuntzari dagokionez, eta enpresek eta langileek une honetan behar dute trebakuntza krisia gainditu ahal izateko”.
Bere ustez, jarduera horrek agerian jarri du “EAJren Gobernuak ez duela ardurarik beheraldi ekonomikoari aurre egiteko orduan” eta “diskurtso politiko bikoitza egiten duela”. “Alde batetik, PPren birzentralizatze-politiken aurka dagoela dio baina, beste alde batetik, Rajoyren Gobernuaren hainbat neurri onartzen ditu, gizarte-gastua murriztu eta dirua aurrezten duelako. Botiken baterako ordainketarekin eta Lomcerekin gertatu zen, eta orain, etengabeko trekakuntzarekin”. “Horrelaxe ulertzen du nazionalismoak autogobernua”, esan du Pastorrek.