Prentsa-aretoa

Berriak

Eusko Jaurlaritzak 2016ko Aurrekontuetan ikerketaren garrantzia behingoz onartu izana ospatu du PSE-EEk

Isabel Celaá legebiltzarkide sozialistak nabarmendu du Eusko Jaurlaritzaren 2016rako aurrekontu proiektuetan jaso egin dela Legebiltzarrak apirilean “Ikerketa Itunaren" bidez eskatutakoa, hots, inbertsioa handitzea. Euskal Sozialistak proposatuta egin zen aipatutako ituna.  Ekimen horretan, ikerketarako funtsak 2015etik aurrera eta datozen bost urteetan % 5 handitzea proposatu zen. Horren bidez, oinarrizko zientzian eta zientzia aplikatuan lan egiten duten zentro eta taldeek nahiko finantzaketa publiko izango dutela bermatuko da.

“Ospatu beharra dugu, berandu eta oposizioak behartuta bada ere, Jaurlaritzak onartu duelako gure gizartean ezagutza oso garrantzitsua dela, eta arlo horretan galdutako denbora berreskuratzen saiatu da”, azpimarratu du Isabel Celaak.

EAJk ez zuen Legebiltzarrean onartu onetsitako legez besteko proposamena, baina datorren urterako Aurrekontuen proiektuan zientzia eta berrikuntza arloetako finantzaketa handitu du, sozialistek proposatuko kopurua, hain zuzen. Proposamenak EH Bildu, PP eta UPyDren aldeko botoa izan zuen.  Zehazki, oinarrizko zientzia-ikerketaren eta ikerketa aplikatuaren kapituluak 218,3 milioi euroko inbertsioa jaso du; beraz, "Ikerketa Itunak" eskatutako hazkundearen batez bestekoan dago.  Lehendakaritzaren aurrekontuan jasotako Berrikuntza Funtsari egin den ekarpen gehigarriari esker egin da aipatutako hazkundea; izan ere, 13,7 milioi handiagoa da: 2015ean 37 miliotakoa zen, eta datorren urtean 50,7 milioi izango ditu.

Isabel Celaaren ustez, aurrekontu-apustu hori “berandu iritsi bada ere, norabide onean dagoa”.  “Ez soilik Legebiltzarreko gehiengoak eskatutako beteko duelako, baita ezagutzaren aldeko apustua gure ekonomiaren lehiakortasuna eta modernizazioa hobetzeko modu onena ere delako", aitortu du PSE-EEko legebiltzarkideak.

Hori dela eta, funts horiek, apirilean onetsitako legebiltzar-ebazpenean jasotako moduan, ikerketa-taldeen jarduera sustatzeko, gure ikerlariak trebatzeko eta mugikortasunerako bekak emateko erabili beharko dira.  “Galdutako denbora berreskuratu beharra dugu, Patxi Lopezen gobernu sozialistan ikerketa % 37 handitu baitzen, baina legegintzaldi honetako hiru urtean gazte ikertzaileak trebatzeko kapitulua % 29 gutxitu da".

Beste berri batzuk...

Iruzkinak