Eusko Jaurlaritzak aurrekontua izan arren gasa edo argia ordaindu ezin dituzten familiak ez dituela ulertzen salatu du Idoia Mendiak
PSE-EEko idazkari nagusiak, Idoia Mendiak, Eusko Jaurlaritzari eskatu dio energia-pobreziari aurre egiteko laguntzen atzerapenarekin amaitzeko, eta salatu du dirua izan arren gasa, argia edo ura ordaindu ezin dituzten familiei ulertzen. Mendiak esan du atzerapena Urkulluren gobernuaren ardura dela, eta ondorioz ez zailea informazio egokia heltzen onuradun izan daitezkeenei eta ez direla horretarako funtsak behar bezala kudeatzen. Hori guztia esan du Gurutze Gorriko erkidegoko koordinatzaile Aitor Allenderekin Gasteizen laguntzen kudeaketaren egoera jakiteko bildu ondoren.
Idoia Mendiarekin batera PSE-EEko idazkari nagusi Cristina González, eta arlo horretako Legebiltzarreko bozeramaile Natalia Rojo izan dira, eta Mendiak esan duenez, "ezin da onartu Eusko Jaurlaritzak gai horretan ahalegin osoa ez egitea eta Gurutze Gorria behartzea familia horiei laguntzera, are gutxiago horretarako dirua baldin badago”. Natalia Rojok ostiraleko Eusko Legebiltzarreko Kontroleko Osoko Bilkuran lehendakariari galdetuko dio atzerapenen inguruan, zergatik sortu diren eta zer aurreikuspen duen gobernuak, noiz uste duen herritarrek aurreikusitako laguntzak jasoko dituztela. Horrez gain, 2016rako euskal aurrekontuaz ere galdetuko dio.
Argi, gas edo uraren fakturak ordaintzeko zailtasunak dituzten familien energia-pobreziari aurre egiteko urteko partida sortzen lagundu du Euskadiko Alderdi Sozialistak. Zenbait arrazoi direla-eta, familia horiek ez dute Gizarte Larrialdietarako Laguntza jasotzen, ezta Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta ere, baina bete ezin dituzten zenbait behar dituzte. 2015eko ekitaldian, Euskal Sozialisten Legebiltzar Taldearen zuzenketa baten bidez, 200.000 euroko partida gaitu zen halako egoerei aurre egiteko.
2016ko ekitaldirako, eta Eusko Jaurlaritzak behar horri erantzuten ez diola ikusita, Euskal Sozialisten Legebiltzar Taldeak beste zuzenketa bat aurkeztu zuen eta aurreko ekitaldian esleitutako kopurua biderkatu zuen. Zehazki, 400.000 euro bideratuko dira antzeman daitezkeen energia-pobrezia egoerei erantzuteko. Ekimena abian jartzeko orduan Eusko Jaurlaritzak adierazitako zalantzen eta atzerapenen ostean, Alderdi Sozialistak ondoko formula proposatu zuen: Euskadiko Gurutze Gorriarekin hitzarmen bat egitea funts horiek kudeatu ditzan, hots, onuradun izan daitezkeenen artean laguntzak kanalizatzeko.
Idoia Mendiak, egoera egiaztatuta, Gurutze Gorriari agindu dio aurrekontuan jasotako dirua exijituko duela eta behar duten familiei ematea eskatuko duela.