Eusko Jaurlaritzak bere buruari gorazarre egiteko 300.000 euro baino gehiago gastatu dituela salatu du PSE-EEk
Zer zerbitzu publiko zabaltzen da publizitate-kanpaina berriaren leloarekin (Pertsonen atzean etorkizuna dago)?

Euskadiko Alderdi Sozialistak (PSE-EE) jendaurrean salatu du Eusko Jaurlaritzak 300.000 euro baino gehiago erabili dituela bere buruari gorazarre egiteko publizitate-kanpaina baterako, eta horren bidez, kudeaketa arrunteko jarduerei buruz propaganda egiteko leloa baino ez du jarri.
Kanpainak “Pertsonen atzean etorkizuna dago” lelo orokorra du, eta paperezko egunkarietan eta egunkari digitalean eta irratian zenbait iragarki jartzen ditu dagoeneko Euskadiko Aurrekontuetan jaso eta argitaratu dituen hainbat plan eta neurri azaltzearren. Garrantzitsuena ez da egin dena edo egingo denaz, leloak baizik (“Zenbakien atzean pertsonak daude”, “Pertsonen atzean etorkizuna dago”).
Hainbat komunikabidetan jarritako iragarkien aurrekontua (horiek guztiak kontratu txikiren bitartez esleitu dira) 283.188 eurokoa da, guztira, eta horri, euskarrietarako (prentsa, irratiak, digitalak) iragarkien diseinuaren kostua gehitu behar zaio. Guztira, 300.000 euro gastatu ditu 2010eko Erakunde Publizitatearen Legeak debekatzen duen zerbait egiteko (5.1.a artikulua):“kudeaketa-lorpenak edo lortutako helburuak nabarmentzeko helburu duten publizitate-kanpainak egitea".
Alderdi Sozialistaren ustez, horixe egiten du Jaurlaritzak, euskal zergadun guztien diruarekin bere buruaren inguruko publizitatea egitea, alegia. Zer zerbitzu berri, zer intereseko neurri zabaltzen du “Zenbaki baten atzean pertsonak daude” leloaren bidez?
Sozialistok salatu egiten dugu diru kopuru jakin bat bideratu duela bere burua promozionatzera, eta diru horrek herritarren beharrei erantzutea izan behar zuen helburu, beti esaten baita ez dagoela baliabiderik.
Baliabide publikoak erabili dira ideia gutxi dituen Gobernuaren kudeaketa-gabeziak propaganda bidez ezkutatzeko; gainera, ezer gutxi egin du euskal gizartearen arazoei aurre egiteko eta Euskadin behar dituen oinarrizko erreformei ekiteko. Eta jarraituko dugu kritikatzen erakunde-publizitatea zerbitzu berriak, prestazio berriak zabaltzeko erabili beharrean, Gobernuari gorazarre egiteko erabiltzen bada.