Prentsa-aretoa

Berriak

Eusko Jaurlaritzak kontratu txikien kontrola “bertan behera utzi izana” salatu du PSE-EEk

Euskal Sozialistak Legebiltzar taldeko bozeramaile José Antonio Pastorrek gaur iragarri du ekimen bat aurkeztuko dutela Jaurlaritzari exijitzeko bertan behera utz dezala kontratu txikiak legebiltzarrean kontrolatzeri uzteko eman duen agindua; izan ere, kontratu horiek administrazioan irregulartasunak sortzeko aukera eskaintzen dute.

Jaurlaritzak kontratu horien inguruan oposizioari urtean behin soilik emango diola informazioa erabaki du, hiru hilabetean behin eman beharrean (orain arte bezala). Horrek oposizioko alderdien kontrola kaltetzen du.

José Antonio Pastor Legebiltzarreko bozeramailea, goizean Eusko Legebiltzarrean eskaini duen prentsaurrekoan. [Argazkia: Euskal Sozialistak]
José Antonio Pastor Legebiltzarreko bozeramailea, goizean Eusko Legebiltzarrean eskaini duen prentsaurrekoan. [Argazkia: Euskal Sozialistak]