Eusko Jaurlaritzak Zumarragako Arcelor enpresarentzat egin duen plana “estualdia gainditzeko baino zerbait gehiago" izatea espero du PSE-EEk
“Ondo dago Madril edo Bruselari aurre egitea, baina hemen ere badugu zerbait egiteko tartea”, esan du Arriolak Enpresa Komitearekin bildu ondoren
Gipuzkoako PSE-EEko idazkari nagusiak, Iñaki Arriolak, esan du espero duela Eusko Jaurlaritzak Zumarragako Arcelor MIttal instalaziorako egin duen plana “estualdia gainditzeko baino zerbait gehiago izatea", hasieran erakutsitako geldotasuna eta altzairu-enpresen krisiaren aurreko erantzunean izan duen inprobisazioa aintzat hartuta”. Gainera, esan du Euskadik “baduela zerbait egiteko tartea et agure ekonomiaren eta langileen alde lan egiteko beharra duela”.
Arriolak hori guztia adierazi du goizean Zumarragako Zelai Arizti Kultur Etxean Arcelor Mittal Enpresako Komitearekin bildu ondoren. Bileran, Gipuzkoako altzairutzako sindikatu guztien ordezkariak izan dira, baita Arriola, Zumarragako alkate Mikel Serrano, euskal legebiltzarkide eta Industriako bozeramaile Jon Azkue eta Euskal Sozialisten Enpleguko idazkari Alberto Alonso ere.
Agintari sozialistak Enpresako Komiteari esan dio "kezkatuta" dagoela instalazioko etorkizuna eta Euskadiko altzairuaren sektorearen adela-eta. Gogoratu du, sektoreak 4.500 langileri ematen diela lana eta ohitura luzea duela gure herrialdean.
Arriolak esan die Arcelor Mittaleko langileei PSE-EE “aliatutzat” jo behar dutela euren interesak aldezteko orduan, eta “Zumarragarekiko eta enpresako ingurunearekiko leialtasuna” erakutsi du. “Ez gara langileak beste leku batera bidaltzearekin ados geldituko. Zumarragan industria-jarduera mantentzearen aldekoak gara, eta horretarako egingo dugu lan”, aitortu du.
Agintari sozialistak onartu du zer nolako ahaleginak egin dituen Gipuzkoako altzairu-sektoreak azken urteotan merkatu orokorrean lehiakor izaten jarraitzeko, ekoizpenaren kalitatea murriztu gabe, eta esan du, aurrean dauden zalantzak direla-eta, “kalitate oneko altzairua egiteko eta langileak trebatzeko esperientzia horrek izan behar duela enpresaren identitatearen ezaugarri nagusiak”.
Sozialistek zein langileen ordezkariek uste dute nabarmendu beharra dagoela Txinatik datorren lehia desleialaren eta elektrizitatearen faktura handiaren ondorioz itxi beharko dutela Zumarragako lantegia. Horren harira, Arriolak jakinarazi du zer ekimen Sozialista sustatzen ari diren Europa mailan Europar Batzordeak Txinako dumipingaren aurka zenbait neurri har ditzan. Hortaz, nabarmendu du otsailaren 17an PSE-EEko zenbait ordezkari Bruselara joan zirela, idazkari nagusi Idoia Mendiarekin batera, Sestaoko ACB Enpresako Komitearekin, Europar Batzordean altzairuaren sektoreak dituen arduradunekin biltzeko. Gainera, aurreko astean Europar Batzordeko presidente Jean Claude Junckerri eskutitza bidali zioten europar altzairua babesteko zenbait neurri susta ditzan.
Arriolak, gainera, “zorroztasun” handiagoa eskatu dio Eusko Jaurlaritzari Zumarragako instalazioaren eta euskal altzairuaren sektorearen alde egiteko orduan, ezin baita “kezken igorle hutsa izan”.
“Urkulluren gobernua ezin da mugatu Espainiako Gobernuari elektrizitatearen tarifak alda ditzala eskatzera edo Bruselari Txinako lehia desleialari aurre egin diezaion exijitzera. Zenbait gauza ere egin ditzake. Enpresari laguntzeko gaitasun ekonomikoa eta ekimen politikoa ere badu. PSE-EEri esker onetsitako Aurrekontu Orokorrak ditu, eta zenbait partida berrantola ditzake enpresen bideragarritasuna eta lanpostuak bermatzearren. Ondo dago Madril edo Bruselari aurre egitea, baina zerbait egiteko aukera ere badugu", azaldu du.
Hori dela eta, Gipuzkoako sozialisten liderrak espero du Eusko Jaurlaritzak Zumarragako instalaziorako iragarri duen plana “makillaje hutsa baino zerbait gehiago izatea”, eta instalazioa “premiaz” dinamizatzeko eta eragin-eremuaren sustapen ekonomiko eta sozialerako balio izango delakoan dago.
“Zumarragako Arcelor Mittalek itxiko zuela jakin genuenetik, hasierako geldotasunetik, sailburuen adierazpen kontraesankorretara pasa gara. Halako arazo handiaren aurrean, Eusko Jaurlaritzak seriotasun handiagoa erakutsi beharko luke. Urkullu ez dago hemen itxierak deitoratzeko, saihesteko baizik”, argitu du Arriolak.
Horretarako, "dinamismo, ekimen eta interes handiagoa eskatu du gure enpresen egoera aintzat hartuta". Hori dela eta, ezin du ulertu zergatik esan zuen Gobernuko bozeramaileak, Josu Erkorekak, Zumarragako Arcelor Mittal enpresaren itxiera onuragarria izango zela Sestaoko ACBrako, edo ostiralesan Arantza Tapiak Legebiltzarrean egindako “adierazpen hotza”.
“Horiek guztiek erakusten dute interes txikia dutela eta Jaurlaritzak ez duela beretzat jotzen ez duen arazo bat konpontzeko asmorik”, esan du.