Prentsa-aretoa

Berriak

Eusko Jaurlaritzaren “etengabeko blokeoa” ikusita PSE-EEk Ertzaintzako sindikatuen agerraldia eskatu du

Euskal Sozialistak Legebiltzar Taldeko bozeramaileak salatu egin du Urkulluren gobernuak “aurrera ihes egin duela” ertzainen babes-ezaren egoeraren aurrean, eta erantzun bakarra eskaini die: haiei “aurre” egitea

Euskal Sozialistak Legebiltzar Taldeak Ertzaintzako sindikatuen agerraldia eskatu du azal dezaten zer egoera duten Gobernuarekin, eta "inoiz Ertzaintzak izan duen zuzendaritza-talde txarrena dela uste du”

Ertzaintzako sindikatu-ordezkariak Eusko Legebiltzarrera joango dira Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailarekin dituzten desadostasunak azaltzeko.  Euskal Sozialistak Legebiltzar taldeak agerraldia eskatu du Eusko Jaurlaritzak "etengabe blokeoa" sortzen duela eta horrek zerbitzu publikoen kalitatea narriatzen duela ikusita. “Legebiltzarrak du zerbitzu publikoak kontrolatzeko, horien narriadura galarazteko eta hobetzeko laguntzeko eskumena eta ardura, horrek guztiak eragina duelako herritarren bizi-kalitatean", azaldu du José Antonio Pastorrek.

Euskal Sozialisten Legebiltzarreko bozeramaileak kritikatu du Eusko Jaurlaritzak “aurrera ihes egin duela” Ertzaintzako sindikatuek egindako salaketen aurrean, eta haiei ondokoa baino ez die eskaini: “kexatzen direnei aurre egin, ondoeza sustatzea eta jarduera judizialen oinarri ez duten zenbait akusazio larri ezagutaraztea”.

“Gobernuak herritarrei zerbitzu publiko narriatua baino ez die eskaintzen; ez die langileei entzun eta ihes egiten du Legebiltzarrak egiten dizkion eratzunetatik”, azaldu du Pastorrek.

Euskal Sozialistak Legebiltzar Taldeak hogei bat galdera eta informazio-eskaera erregistratu ditu Segurtasun Sailak herritarrentzako zerbitzuak nola antolatu behar dituen jakiteko. Horrez gain, legez besteko proposamen bat aurkeztu du trafiko-istripuengatik eragindakoen “kezkak" josatzeko.

Pastorrek Urkulluren gobernuari eskatu dio “amaitu dezala propaganda-kanpaina luzea, bi urte iraun baitu, eta horren arabera beste batzuek egindako jarduera onak bereganatu ditu eta ertzainei leporatu die islatzen den kaos-irudiaren ardura”.

“Ertzaintzak izan duen zuzendaritza-talde txarrena da”, aipatu du.

José Antonio Pastor, Euskal Sozialisten Legebiltzarreko bozeramailea [Argazkia: Euskal Soziailstak]
José Antonio Pastor, Euskal Sozialisten Legebiltzarreko bozeramailea [Argazkia: Euskal Soziailstak]

Beste berri batzuk...

Iruzkinak