Eusko Jaurlaritzaren “lotsagabekeria” ikusita PSE-EEk Legebiltzarreko Mahaiaren babesa eskatu du
Kultura sailburuak agerraldia egin nahi duela Guggenheimeko akordioa Legebiltzarrari eman gabe salatu du Vicente Reyesek
![Vicente Reyes (artxiboko argazkia) [Argazkia:Euskal Sozialistak]](/upload/foto-original-Vicente-Reyes-en-una-foto-de-archivo-FotoSocialistas-Vascos-Vicente-Reyes-artxiboko-argazkia-ArgazkiaEuskal-Sozialistak-54bf6bd195064.jpg)
Euskal Sozialistak Legebiltzar Taldeak Legebiltzarreko Mahaiari idazki bat aurkeztu dio gaur. Idazkari horren bidez babesa eskatzen diote, Eusko Jaurlaritzan jarrera agintzaile izan duelako eta legebiltzarkideen kontrol-lana oztopatu duelako.
Kexaren arrazoia ondokoa da: Hezkuntza eta Kultura sailburuak, Cristina Uriartek, ez diola Legebiltzarrari eman abenduaren 4an Guggenheim Bilbaok eta New Yorkeko Solomon Guggenheim Fundazioak sinatutako akordioaren testua. Egun hartan, legebiltzarkide sozialista Vicente Reyesek informazio dokumentatua eskatu zuen Guggenheim Bilbao museoaren inguruan hartutako akordioari buruz (10/10/07/02/2708). Idazkariari erantzuteko epea, Legebiltzarreko Araudiarekin bat etorriz, urtarrilaren 9an finkatu zen.
Babes-eskaeran azaldu bezala, Taldeak oso eskaera sinplea egin du: eskatu egin zuen “Guggenheim Bilbaori buruz euskal administrazioek (Eusko Jaurlaritza eta Bizkaiko Foru Aldundia) eta Solomon R. Guggenheim Fundazioak sinatu zuten akordio berrituaren testu osoa bidaltzeko”. Hala eta guztiz, Jaurlaritzak akordioa bidali behar zuen egunean, Legebiltzarrak sailburuaren agiri bat jaso zuen, eta erantzuteko epea zabaltzeko eskatu zuen "denbora gehiago behar baitu dagokion erantzuna emateko".
Informazio-eskaera dokumentatua egin genuenetik hilabete eta erdi igaro da eta, hala ere, sailburuak denbora gehiago behar du akordioaren kopia egiteko eta bidaltzeko, horixe baino ez baitugu eskatu. Gainera, Eusko Legebiltzarraren Araudiaren 11. artikuluarekin bat etorriz, Legebiltzarraren esku jarri behar du, arauez finkatutako epean, dituen dokumentazio guztia hala eskatzen badiote.
Sailburuak atzeratzeko egin duen azpijokoaren inguruko susmoak bistakoak baziren, egiaztatu egin dira urtarrilaren 16an; izan ere, Mahaiak erantzuteko epea 10 egun luzatzeko erabakia jakinarazi baitzuen —legebiltzarraren jarduerarako berarako beti ona ez den automatismoaren ondorioz—, eta sailburuak beste agiri bat bidali eta zer asmo duen azlatzen du:
“Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera, Solomon R. Guggenheim Fundazioarekin ahalik eta akordio onena lortzen saiatu da. Aipatutako akordioa 2014ko abenduaren 3an onets izen, eta laster Legebiltzarrean erakutsiko dugu; horretarako, abenduaren 4ko datarekin, Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Batzordean agerraldia egiteko eskaera egiten dut (1010/6/2/071). Agerraldi horren bidez akordioa aurkeztuko dugu eta egokiak diren azalpenak eskainiko ditugu”, dio idazkiak.
Beste modu batera esanda, Uriarte sailburuak erabaki du bere nahia gauza guztien gainetik dagoela, zehazki, Legebiltzarreko Araudiaren gainetik, eta erabaki du ez duela dokumentazioa bidaliko, ez baitu eman nahi Batzordean agerraldia burutu arte.
Argi dago jarrera hori Legebiltzarreko Araudiaren aurkakoa dela (11. art.), baita Legebiltzarreko zerbitzu juridikoek emandako interpretatzeko txosten anitzen aurkakoa ere. Baina, are okerrago, jarrera okultista eta iluna agerian jartzen du, kudeaketa publikoan beharrezkoa den gardentasun printzipiotik at. Printzipio horiek, gainera, sailburuari modu berezian eskatu ahal zaizkio, Urkulluren Gobernuaren Kode Etikoaren arabera derrigortuta dagoelako eta, aldi berean, sinatzaile nagusiek urratzen dutelako.
Sailburu andreak, adierazitako jarrera dela-eta, ez digu legebiltzarrei eskatutako informazioa eman nahi agerraldia gauzatzen duen arte; horrela bada, zalantzarik gabe, Legebiltzarreko kideek ezin dugu aginduta dugun kontrol-lana gauzatu beharrezkoak diren berme guztiekin.
Horregatik guztiagatik, Legebiltzarreko Mahaiari eskatu diogu sailburu andreari exiji diezaiola utz diezaiola jarrera oztopatzaileari eta, gehiago luzatu gabe, eskatutako akordioa bidal dezala. Horrez gain, Talde Sozialistaren ustez sailburuak erakutsiko jarreraren aurrean, Legebiltzarreko Mahaiak bermatu beharko lukeela halako gehiegikeria gerta ez dadin, eta galarazi beharko du agerraldia egin dezan aldez aurretik legebiltzarkide taldeei behar bezala dokumentazioa bidali gabe.