Prentsa-aretoa

Berriak

Eusko Legebiltzarrak sozialisten proposamenaren, Gizarte Elkarrizketa Mahaia irekitzearen, alde

Euskal Sozialistak Legebiltzar Taldeak gehiengoaren laguntza lortu du Gobernuari ondokoa eskatzeko: bilkuren aldia amaitu baino lehen, berriz sindikatuekin eta enpresaburuekin gizarte elkarrizketarako mahaia ireki dezala, ekonomia krisiaren eta enplegu gabeziaren ondorioz sortzen diren arazo guztiei aurre egiteko elkarri ulertzetik eta adostasunetik abiatuta.

Enpleguko legebiltzarreko bozeramaile Bixen Itxasok aldeztu du ekimen hori, eta gogoratu egin du legegintzaldiaren hasieran aurreko Gobernuak sindikatuekin eta enpresaburuekin gizarte elkarrizketarako mahaia ireki zuela gure ekonomiak dituen arazoei eta enplegua berreskuratzeko dugun beharrari giro arduratsuan elkarrekin erantzun ahal izateko.

Itxasok gogoratu duenez, “azken urte hauetako esperientziak erakutsi digu gizarte elkarrizketarako mahaia oso garrantzitsua eta ona izan dela herri honetan.  Gobernuaren eta gizarte eragileen artean lortutako akordioak, egoera ekonomiko zail honi aurre egiteko hartu diren neurri garrantzitsu batzuen atzean egon dira:  krisiaren aurkako neurriak, Lanbide sortzea eta trebatzeko eta enplegua sortzeko planak, besteak beste”.

Horretarako gizarte elkarrizketa beharrezkoa dela dio “gizarte demokratiko, moderno eta aurreratua sortzeko tresna oso erabilgarri baita”.  Ordezkari sozialistak azpimarratu duenez, “are gehiago bizi dugun krisi testuinguruan, egoera honetan guztion ahaleginak beharrezkoak baitira krisitik ateratzeko, elkarri ulertzeko eta jendearen gizarte eskubideak errespetatzeko giroan”.

Argudio horiek erabiliz Enpleguko, Gizarte Politiketako eta Etxebizitzako Batzordeko kide gehienen laguntza lortu du Gobernuari gizarte eragileen mahaian eser dadin eskatzeko ekimenean.  EH Bilduk ezetz esan du

Beste berri batzuk...

Iruzkinak