Eusko Legebiltzarrean Enrique Casasi egindako omenaldia
Enrique Casas, legebiltzarkide sozialista eta senataria, 1984an Donostian hil zuten Komando Autonomo Antikapitalistek

Enrique Casasen alargunak, Barbara Dürkoppek, eskerrak eman ditu Eusko Legebiltzarrean goizean senarrari, Enrique Casas sozialistari, egin dioten omenaldiagatik. Ekitaldi xume baten bidez, legebiltzarkide ohia oroitzeko plaka bat jarri dute, eta alargunak nabarmendu egin du senarra seguru zegoela Euskadin bakean bizi ahal dugula. “Nire ustez, euskal demokrata garenez, harro egon gaitezke guztion artean lortu egin dugulako, lehendakari sozialista baten agindupean, terrorismoaren jarduera hilkorrekin amaitzea”, azaldu du Durkopek.
Horrez gain, ondokoa ere esan du: “indarkeriak, edozeinek egindakoak, gorrotoa baino ez duela ekartzen" eta “dena suntsitzen duela”. Horregatik, adiskidetzea eta bizikidetza bilatzen duen garai honetan, oso garrantzitsua da “atzerako ispilua ondo jarrita izatea, oroimena eta justizia buruan izatea”. “Justiziak ez du eta ezin du biktimen eta biktima-eragileen arteko parekotasunik onartu. Egindako kaltea onartzeko, eta hori gerora begira adiskidetzeko eta bizikidetzarako abiapuntu moduan nahikoa dela onartzeko unea da”, nabarmendu du.
“ETAren hilketen orri beltzak behin-betiko historiako liburuetan gelditu behar dira, eta egia distortsiorik gabe kontatu beharko da, hala bedi!”, esan du amaitzeko.