Prentsa-aretoa

Berriak

Eusko Legebiltzarreko ohiko Osoko Bilkuran lortutako akordio nagusiak (MCC eta osasun-txartela)

Eusko Legebiltzarrak Mondragon Korporazioari eskatu dio “kooperatibismoaren mugen eta esparruaren barruan” ahalik eta konponbiderik onena bilatzeko Fagor Elektrotresnak-eko kooperatibista hartzekodunen arazoen aurrean. Talde guztiek, EH Bildu izan ezik, ebazpenaren alde egin dute. EH Bildu abstentzioa bozkatu du.
Gainera, sozialisten ekimenez eta EAJ eta EH Bildu taldeen laguntzari esker, beste erabaki bat hartu da. Horren arabera, Eusko Legebiltzarrak erkidegoko gobernuari eskatuko dio “bere esku dituen” neurri guztiak har ditzan atzerrian hiru hilabete baino gehiago egongo diren eta langabezia laguntzarik jasotzen ez duten herritarren osasun-laguntzan Gobernu Zentralak egin nahi dituen "murrizketei" aurre egitearren; horren arabera, osasun-txartela izaten jarraituko dute egoera horretan dauden euskal herritarrek.

GPSV
GPSV

Beste berri batzuk...

Iruzkinak