Prentsa-aretoa

Berriak

Faktura ordaindu ezin duenari energia-hornidura moztu ez diezaioten lortzeko egingo du lan PSE-EEk

Eusko Legebiltzarraren Osoko Bilkuraren irudia. [Argazkia: Euskal Sozialistak]
Eusko Legebiltzarraren Osoko Bilkuraren irudia. [Argazkia: Euskal Sozialistak]

Euskal Sozialistak Legebiltzar Taldeak gaur Gobernuari ohartarazi dio zenbait legebiltzar-ekimen aurkeztuko dituela Eusko Jaurlaritzak ahal duen guztia egin dezala, bere eskumenen eremuan, energia-hornidura moztu ez dezaten arazo ekonomikoak dituenari. Dena dela, ez da onartu gaur Osoko Bilkuran berriz aurkeztutako proposamena.

Legebiltzarkide sozialista Natalia Rojok energia-pobreziaren arazoa berriz Legebiltzarrera eraman du, hamargarren aldia da aurten; izan ere, euskal gizartean dugun gizarte-bazterketarako arriskua handitzen duen elementuetako bat da.  Caritasek egindako txostena gogoratu du Rojok. Txostenaren arabera, 113.000 euskal herritar muturreko pobrezia-egoeran daude, eta 360.000 herritarrek bazterketa-arriskua dute. Gainera, Jaurlaritzak berak egindako azken Pobreziaren Inkesta baliatu du Jaurlaritzari leporatzeko “sozialistok ez dakigula zein Euskadin bizi den EAJ”. Alderdi horrek gobernatzen du eta gaur PSE-EEk proposatutakoaren aurka bozkatu du.

Urkulluren Gobernuak ez du aintzat hartu behar horiei aurre egiteko otsailean egindako parlamentu-agindua (Gizarte Larrialdietarako Laguntzen bidez ordaintzen dira), ezta langabeziari eta pobreziari aurre egiteko monografikoan, azaroaren 7an egindakoan, onetsitako berrogeita hamar bat ebazpenak ere. Legebiltzarkide Sozialistak salatu du EAJk ez diola Espainiako Gobernuari eskatzen gizarte-bonoa baliogarri egiteko, “eta sozialistok horren aldekoak gara”; “konpromisoa agortu egiten zaie euren ardura hasten denean, Miranda de Ebrotik aurrera jarraitzen dutenean”, azaldu du.

“Gobernu honen erantzuna nahi dugu. Elkarrekin lortu dugun gizarte-babesaren sistemaren bandera utz dezala, eraginkorra izateaz gain, ez delako nahikoa. Eta sistemaren urritasunen aurrean, beste leku batera begiratzen jarrai dezakegu, nork ordainduko dituen jakin gabe beste tasa batzuk proposa ditzakegu, diskurtsoak egiten jarrai dezakegu, eta, gainera, zerbait egin dezakegu.  Zerbait egin behar dugu", azaldu du.

Aurre egin beharreko errealiatea

Rojok EAJri esan dio ez duela “errealitatea” ezagutzen, egungo Gizarte Larrialdietarako Laguntzen sistematik kanpo gelditu direla zailtasun ekonomikoak dituzten zenbait pertsona, “eta gu prest gaude baita zuekin lan egiteko ere bidegabeak diren bazterketekin amaitzeko".  “Baina gaur, azaroak 27a, batzuek diru-sarrera iturriren bat galdu dute, soldata txikiagoak dituzte eta gaitasun txikia dute ezustekoei aurre egiteko, adibidez, argiaren faktura handituari aurre egiteko.  Gaur Euskadin hori gertatzen da.  Eta hemen, Euskadin, hori ebazteko edo arintzeko tresnak ditugu”, azpimarratu du. Gainera, Osoko Bilkura honetan batzuk “mikrofonoen aurrean jartzen dira” euren “sentsibilitatea” azaltzeko.  “Esan hori zuek egiten ez duzuen bitarteko-lana egiten duten antolakundeei.  Esan hori euskal familia askoren fakturak ordaintzen dituzten boluntarioei.  Esan daukagunarekin nahikoa dela”, exijitu die.

Gainera, PPri  leporatu dio Gasteizko alkatearen bidez proposatu izana Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzen dituzten pentsionistei diru-sarrera gehiago ematea, nahiz eta alkateak berak eta legebiltzarkideak bi aldiz bozkatu duten arazo horren aurreko premiazko neurrien aurka, eta zuzenketan energia-efizientzia hobetzeko obrak baino ez badituzte proposatu, eta “argia ezin dutenek ordaindu, ezingo dituzte obra horiek gauzatu”.

Rojok ondokoa gaineratu du: “Guggenheimen, I+G+b-ren, Green Capital eta Hiriburu Gastronomikoaren, autoen salmentak berreskuratzearen, Conchako badiaren eta BPG zenbait dezima berreskuratzeko aurreikuspenen aurrean, aipatutako errealitatea ere badagoela".  “Elikagaien Bankua, Caritas, Gurutze Gorria, Intermon, Sareen Sarea arduratzen dira Euskadin erakundeen aldetik nahiko jasotzen ez duten pertsonaz, eta haietaz arduratu behar gara.  Utz diezaiogun begiak estaltzeari, utz diezaiogun titularretan bilatzeari, utz diezaiogun besteek dituzten arduretan babesteari.   Hori guztia bai, baina, batez ere, erantzun, irteera, itxaropen bat eman behar diegu eskuetan dugunarekin.  Gainontzekoaz hitz egingo dugu, hitz egin behar dugu, baina premiazkoa denari erantzun behar diogu datozen hauteskundeetan pentsatu gabe”, esan du berriz, eta “jarraituko dugula” ohartarazi du.

“Lortu genuen Gobernuak iritziz aldatzea eta botiken berrordainketagatik errenta txikia dutenak konpentsa ditzan.  Kostatu zitzaion, baina taldeak behin eta berriz eskatu ondoren, lortu genuen Gobernuak zenbait erabaki positibo hartzea.  Ezin dugu energia-pobreziarekin gehiago itxaron, euskal herritar askok ezin dutelako itxaron”, esan du amaitzeko.

Beste berri batzuk...

Iruzkinak