Fernando Buesa eta Jorge Diezen omenaldia ETAk hil zituenetik 15 urte igaro direla
Euskal Sozialisten idazkari nagusiak, Idoia Mendiak, parte hartu du arabar Sozialistek lankideari eta eskoltari egin dieten omenaldian
![PSE-EEko idazkari nagusiak, Idoia Mendiak, Fernando Buesa eta Jorge Díaz oroitzeko monolitoan arrosa utzi du; ETAk hil zituen 2000. urtean. [Argazkia: Euskal Sozialistak]](/upload/foto-original-La-Secretaria-General-del-PSE-EE-Idoia-Mendia-deposita-una-rosa-en-el-monolito-que-recuerda-a-Fernando-Buesa-y-Jorge-Daz-asesinados-por-ETA-en-el-ao-2000-Foto-Socialistas-Vascos-PSE-EEko-idazkari-nagu-54eb0feb7189f.jpg)
Lore-eskaintzaren bidez egin zaie omenaldia Eusko Jaurlaritzako lehendakariordeari, Fernando Buesa Sozialistari, eta Jorge Díez ertzainari, ETA banda terroristak orain dela 15 urte Gasteizen hil zituenetik 15 urte igaro direla.
Fernando Buesaren alargun Natividad Rodriguez, eta Jorge Díez eskoltaren ama hunkituta agertu dira, auto-bonba lehertu zuten lekuan bertan egindako ekitaldira. Hantxe hil ziren, arabar hiriburuaren unibertsitate-campusean.
Euskal Sozialisten zenbait ordezkarik hartu dute parte, PSE-EEko idazkari nagusi Idoia Mendarekin eta Arabako PSE-EEko hainbat kiderekin batera.
Fernando Buesa hiru alderdiko Eusko Jaurlaritzako (EAJ-PSE-EE) lehendakariordea izan zen, José Antonio Ardanza lehendakari zenean. Gainera, Arabako diputatu nagusi eta Eusko Legebiltzarreko legebiltzarkide izan zen. Hildako ertzaina Gasteizkoa zen eta Ertzaintzaren hamahirugarren promoziokoa zen.