Fernando Mugicari omenaldia ETAk hil zuenetik 20 urte igaro direla
Fernandoren semeek, José Marik, Fernandok eta Rubenek; alargunak, Mapi de las Herasek; anaiak, herriaren defendatzaile eta Justizia ministro izandakoak, Enrique Mugicak; Espainiako Gobernuaren presidenteorde Alfonso Guerra Sozialistak eta Euskal Sozialisten idazkari nagusi Idoia Mendiak hartu dute parte omenaldian
Orain dela 20 urte, ETAk Fernando Múgica hil zuzenean, ez zuela gizon bat soilik hil azaldu du PSE-EEko idazkari nagusi Idoia Mendiak. “ETAk sinbolo bat hil zuen” eta, gainera, banda terroristak “herri honetako askatasunaren aldeko borrokarena urka egin zuen”.
Mendiak hausnarketa hori egin du Fernando Múgicaren familiak egindako ekitaldian. Fernando Múgica orain dela 20 urte hil zen Donostian; bi terroristak tirokatu zuten Donostiako erdiguneko kale batetik ibiltzen zegoela.
Fernandoren semeek, José Marik, Fernandok eta Rubenek; alargunak, Mapi de las Herasek; anaiak, herriaren defendatzaile eta Justizia ministro izandakoak, Enrique Mugicak, eta Espainiako Gobernuaren presidenteorde Alfonso Guerra Sozialistak hartu dute parte omenaldian Gipuzkoako diputatu nagusi ohia, Román Sudupe jeltzalea, eta Gipuzkoako gobernuko ordezkariordea, José Luis Herrador ere han izan dira.
Mendiak orain dela hogei urtetik hilketak justifikatzen saiatzen direnei buruz hitz egin du; horretarako, “hitz atseginagoak” esaten dituzte, “eta herrian arteko gatazka" eufemismoa erabiltzen dute. "Zenbait bidegabekeri egon ziren onartuta ondoren bazegoela horretarako arrazoirik dioten pertsonak” ere kritikatu ditu. Hori dela eta, “gertatutakoa nahastu” nahi dutenen joera “arriskutsuari” aurre egin behar zaila dio. Dena dela, sozialistek ez dutela “jolas hori onartuko” ohartarazi du; are gehiago, "gertatutakoa leuntzeko saio guztiei egingo diela aurka", ziurtatu du. “Antolakuntza terrorista batek ia mila pertsona hil zituen, eta ez dago horretarako arrazoirik”, epaitu du.
Agintari sozialistak azaldu du Fernando Múgica Espainiako Langileen Alderdi Sozialistako militante izan zela Francoren diktaduratik, eta garai hartan “Legeak jazartzen zuen Alderdikoa izate hutsa", eta gogoratu nahi izan du "militantzia heroitasun eta isildutako leialtasun bat zela”.
Ziurtatu duenez, sozialismoan badira “Euskadin gizon gutxi batzuk, esaterako Ramon Rubial, Nicolás Redondo, Enrique eta Fernando Múgica, eta horiek klandestinitateko euskal sozialismoaren gizonak ziren”.
Fernando Múgica frankismoaren aurkako erresistentziaren memoria historikoaren zati bat zen hasieran, eta ondoren ETAren aurkako erresistentziaren zati bat. Hori dela eta, Mendiak esan du ekitaldian zenbait pertsona bildu garela “pertsona ezberdin, pentsamendu ezberdin ditugunak", baina denok aldarrikatzen dugu "ez dagoela pertsona baten hilketa justifikatuko duen ideologiarik". Uste sendo horrek batzen gaitu.
Horrez gain, memoria-ekitaldi bat dela, sozialistentzat hildako lagunei omenaldia egitea eta gogoratzea "ahaztearen aurka dugun konpromiso politikoa baita”. “Azaldu beharra dugu hil zituztela eta salatu behar dugu hori egin zuena”. Oraingo eta geroko belaunaldikoek jakin behar dute zer geratu zen Euskadin, zer gertatu zen gure herrietako kale eta plazekin. Orain dela 20 urte San Martin kalean gertatutakoa, Fernandok hainbeste maite zuen Herriaren Tabernaren ondoan, abokatu-bulegoaren parean.
PSE-EEko agintariak azaldu du sozialisten zerrendetan izan zela “Euskadi modu batean ulertzen zuelako, herri ireki, anitz eta tolerantea zela”; gainera, esan duen bezala “politikan sartu zen antolakunde terrorista batek euskal herritar izateko modu bat ezarri nahi zuelako”. Baina, batez ere “inplikatzea erabaki zuen, ez inplikatzeko arrazoiak agortuta zituelako”.
Mendiak esan du gaur Euskadin libre bizi garela Fernando bezalako pertsonei esker, euren bizitza eman baitzuten hori lortzeko. Horregatik, "euskal herritar, sozialista eta pertsona libre naizenez, Fernandorekin zorretan nago”.
Alfonso Guerra
Gobernuko presidente ohi Alfonso Guerrak kritikatu du Podemoseko “haur lotsagabe” eta “harroek” eta PSOE “bunkertzat” jotzeko zitalkeriak “haur-haserrealdia” baino ez dela. Horrez gain, “hilketak zeta-paperean gortzeko ekintza” errefusatu du; izan ere, zenbait hitz gozoren bidez (erabakitzeko eskubidea, besteak beste), “demokrazia eta askatasunerako eskubidea kendu nahi digute”.
Agintari sozialista historikoak hori guztia adierazi du Fernando Mugicaren oroimenezko ekitaldian. Donostiako Herriaren Tabernan eguardian egin da aipatutako ekitaldia, eta ETAK hildako donostiar abokatuaren familia ere han izan da, baita Enrique Mugicaren alargun Bárbara Dührkop eta Gregorio Ordonez PPko zinegotziaren alargun Ana Iribar ere. Gipuzkoako PSE-EEko idazkari nagusi Iñaki Arriola, Donostiako Udaleko bozeramaile Ernesto Gasco eta hiru foru diputatuak ere bertaratu dira: Denis Itxaso, Marisol Garmendia eta José Ignacio Asensio. Deialdiaren aurretik, familiak lore-eskaintza egin du Polloe hilerrian.
Guerrak esan du sozialistek gogoratu behar dutela, eta Mugicak bere garaian markatutako "argitasunaren bidea" jarraitu behar dutela. Hori dela eta, “orekariei mozorroa kentzeko unea da, zenbait arrazoi politikoren bitartez horrorea ulertzen dutenei”, eta “ez dugu onartuko hilketak zeta-paperez estaldu izana”.
Gobernuko presidente ohi Alfonso Guerrak erabakitzeko eskubidearen aldekoei galdetu die ea ez duten gogoratzen terrorismoak “bandera” hori erabili zuela zenbait errugabe hiltzeko, Fernando Múgica, besteak beste. Hori dela eta, ohartarazi du nahi dutela "hitz gozoekin aldarrikapena egin nahi dutela, eta orain erabakitzeko eskubidea deitzen dutela", baina, "demokraziarako eta askatasunerako eskubidea kentzea baino ez dutela nahi".
“Politikari berrietako batek, bere buruz munduaren sortzailetzat jotzen duen horretako batek, PSOE bunker bat dela esan du, beste alderdi demokratiko batzuek bezala, euskal sozialista Patxi Lopez Diputatuen Kongresuko presidente aukeratu zutenean”, azaldu du Podemoseko buru Pablo Iglesiak esandakoari buruz; Sozialistak, Ciudadanos eta Pp hiru bunker zirela esan baitzuen.
PSOEri eta agintariei eskatu die zutik jartzeko eta ez onartzeko bidegabekeri hori, “hainbeste sufritu duen” alderdiak gogoratu behar baitu halako pertsonek “hitzak nahasten dituztela eta gizarte demokratikoetan gulag bat ezartzen dutela”.
"Zitalkeri bat da eta ezin dut eta ez naiz isilik geldituko. Haur lotsagabe horiek berritasuna eta heziketa txarra nahasten dituzte, eta haur-haserrealdi batean gure alderdia bunker batekin identifikatu dute”, nahiz eta Fernando eta Lalo, Patxi Lopezen aita, “frankismoaren garaiko askatasunaren aldeko borrokalariak” izan.
Dena dela, "gazte harro horien eta 1981eko otsaileko trantsizio politikoaren aurka egin zuen bunkerraren artean”. “Berriek trantsizio demokratikoarekiko mespretxua dute, askatasunarekin amaitu nahi izan zuen bunkerraren moduan".
“Garai honetan, nostalgikoek adanistei utzi diete lekua. “Aurreko beste edozein garai hobea zen”, esalditik “berri guztia aurreko guztia baino hobea da·, esaldira igaro gara. Arazoa da garrantzitsuena ez dela zahar edo berri izatea, ona izatea baizik.
Bestalde, aipatu du Euskadin “izena duten zenbait fanatikok hilketa eta jazarpena eragin zutela eta orain zenbait sari eta onura nahi dituzte hiltzeagatik”. Hori dela eta, bere buruari galdetu dio zer egin dugun gaizki oraindik “beste leku batzuetan naturalak diren eskubideak” hemen aldarrikatu behar izateko.
“Zein arrazoi historikok, baldin balego, justifikatuko luke heriotza?", galdetu du; "gizakiaren duintasuna doktrina guztien gainetik dagoela” azaldu du. “Ez dago azalpen, arrazoi historiko edo baldintza politikorik bizitzeko eskubidearen gainetik, hildakoen familien, adiskideen, lagunen minaren gainetik", azpimarratu du. “Suntsipenak eta basakeriak ezin dute garaitu".
Bestalde, José María Mugikak, Fernandoren semeak, gogoratu du aita alderdiko gizon bat zela, eta bere pasiorik handiena askatasuna zela. Aldeztu du PSOEk berriz izan behar duela "alderdi anaikorra, eta Espainia Konstituzioaren gidapean, eta herritarrak askatasunerako eta berdintasunerako batasunean mantentzeko nahia izango duena”
Horrez gain, terrorismoaren garaipena betetzeke dugun helburua dela esan du, “esanahirik ez duen eta gezur eta sofismarik baino ez dioen berriketaren aurrean”. “Helburu berberak ditugu: historia gordetzea, lurralde honetan bizi izan dugun tragedia ezagutzea, talde hiltzaile batek suntsitzeko proiektu totalitario bat gauzatu zuela jakitea eta justizia egitea”, esan du. Bere ustez, horixe da terrorismoaren biktimei eta tragedia pairatu dutenei egin ahal zaion “omenaldirik onena”, baita gure duintasuna zaintzeko modurik onena ere.