Prentsa-aretoa

Berriak

Gardiazabal: “Eskuinak, hersturarekin, jendeak dituen beste arazo batzuk estali ditu, emakumeek eta etorkinek jasaten duten desberdintasuna, esaterako"

Troika sozial bat.  Ideia hori buruan dutela egiten dute lan europar parlamentari sozialistek herstura- eta murrizketa-politikak abian jarri zirenetik, eta ideia horren arabera gidatuko dute maiatzaren 25etik aurrera osatuko den Europar Parlamentuko jarduera.  Hautagai eta europar parlamentari Eider Gardiazbalek, azpimarratu du “Europan Martin Schulzek, Europar Sozialisten hautagaiak, gobernatu behar duela, politika neoliberalei buelta emateko; izan ere, krisia aitzakiatzat hartuta, herstura-politikekin "jendearen benetako arazoak" ezkutatu dituzte, adibidez, immigrazioa, gazteen enplegu eza, emakumeek jasaten duten desberdintasuna eta langileek ez dutela gizarte- eta lan-eskubiderik.  “Azken urteotan Europatik gauza txar asko etorri zaizkigu, baina gauzak alda daiteke sozialdemokratek Europako Parlamentuan gehiengoa lortzen badugu", ohartarazi du Gardiazabalek.

Euskal Sozialistek gaur goizean ehun bat pertsona bildu dituzte “Europaren aldeko herritarrak” izeneko ekitaldian. Ekitaldi horretan, emakumeen, etorkinen edo gazteen egoera aztertu dute, besteak beste, “desberdintasun-egoera” jasaten baitute eskuin neoliberalak ezarritako herstura-politikak direla-eta.  Cheik Tidanek, Senegaleko etorkinak; Luis M. Parizak; Eider Gardiazabalek, Europar Parlamenturako hautagaiak; José Antonio Pastorrek, Bizkaiko sozialisten idazkari nagusiak; Teresa Laespadak, unibertsitateko irakasle eta Bizkaiko PSE-EEko kideak, eta Javier Urrutiak, sindikalistak, hartu dute parte ekitaldian.

Eider Gardiazabalek esan du Sozialistek datozen urteetan langabeziari aurre egiteko laguntza jarri nahi dutela abian, herri batean langabezia-tasa oso handia bada, funts hori erabili ahal izango du, bakarrik ez egiteko aurre egoerari; horrela bada, Europar Batasunaren bandera, elkartasunarena alegia, jarriko da abian.  Neurri horrez gain, Europa osoan gutxieneko soldatak ezarriko dituzte; Alemanian orain dela gutxi hori finkatu dute, Angela Merkelen gobernuan sozialdemokratak sartu direnean.

Eta aurreko legegintzalditik egiten duenez, Gardiazabalek gazteen enpleguaren alde egingo dutela dio. Gogoratu egin du Sozialistek enplegu funts bat sortu nahi zutela, 21.000 milioi eurokoa, baina eskuinak funtsu hori 6.000 milioira murriztu zuen (7 urtean).  “Schulzek irabazten badu, kopuru hori hirukoiztuko duela bermatu du”, esan du.

Ez dugu erabakitzeko eskubidearen inguruan erabaki behar

Bizkaiko Sozialisten idazkari nagusiak, José Antonio Pastorrek, ohartarazi du hauteskunde hauetan batzuek mahai gainean jarri nahi izango dutela erabakitzeko eskubidea, baina maiatzaren 25ean ez dugu Kataluniako kontsultari buruz bozkatu behar, edo erabakitzeko eskubideari buruz, "zer Europa eraiki nahi dugun erabaki beharko dugu”.  Horregatik, bere ustez, PSOEri botoa ematea da aukera errealista bakarra, herritarrek europar eskuin neoliberalak sustatutako herstura-neurriak aldatu nahi dutelako.  “Hersturak sortu duen pobretzearen ildotik jarraitu, edo sozialistek aldezten dugun hazkundearen bidera alda gaitezke” aipatu du.

Cheik Tidane, Luis M. Pariza, Eider Gardiazabal, José Antonio Pastor eta Teresa Laespada Javier Urrutia Bilboko
Cheik Tidane, Luis M. Pariza, Eider Gardiazabal, José Antonio Pastor eta Teresa Laespada Javier Urrutia Bilboko "Europaren aldeko herritarrak" ekitaldian. (Argazkia: Euskal Sozialistak)

Beste berri batzuk...

Iruzkinak