Gardiazabalek EBko arratza politika berriak gizarte-, ekonomia- eta ingurumen-onurak dituela nabarmendu du
Azpimarratu du Sozialistek lagundu dutela euskal arrantza sektoreari “iraunkortasuna eta bermeak” emango dizkion testua hobetzen

Eider Gardiazabal eurodiputatu sozialistak, bere burua zoriondu du Europako Parlamentuan Arrantza-politika Bateratuaren (APB) erreforma onetsi dutelako, eta Talde Sozialistak parlamentuan izapidetzeko orduan lan handia egin duela behin betiko testua hobetzeko azpimarratu du. Testua “positibotzat jo du gizarte, ekonomia eta ingurumen alorrean".
APB berria datorren urtean sartuko da indarrean, egungoa ordezkatzeko (2002. urtetik indarrean dago), eta itsas ekosistemaren iraunkortasuna bermatzea du helburu; horretarako, arrain populazioak handituko dira. Hori lortzeko, APBk 2015tik 2019ra bazterkinik egitea debekatuko du (zenbait salbuespenekin, arrantzaleek ezin badute arrantzatutakoa bereizi). Erreformaren bidez, gainera, sektorean enplegu gehiago sortu ahal izango dira, eta 12 itsas miletara dauden itsas baliabideetan sartzeko aukera murriztu da.
Gardiazabalek nabarmendu egin du Sozialistek ekarpen garrantzitsuak egin dituztela Europar Batzordeak proposatutako testua hobetzearren. Ondoko ekarpenak egin dituzte, besteak beste: itsasoarekiko errespetua duten gazteak heztea; gizonen eta emakumeen arteko benetako berdintasuna; ikerketa eta berrikuntza teknologokoen aldeko apustua; arrantza industria eraldatzeko jarduerei laguntzea; edo arrantza arte hautakorrak erabiltzen dituzten arrantzaleei laguntzea, ingurumen inpaktu txikiagoa baitute.
Bruselan dugun ordezkariak dio erreforma hau “berri ona dela euskal arrantzaleentzat”, eta PSE-EE lehiakortasunarekin eta sektorearen garapenarekin konpromisoa duela nabarmendu du. Erreforma, Patxi Lopezen Gobernuak pasa den legegintzaldian arrantzako sektoreari laguntzearren sustatutako neurrien bidean doala dio; adibidez, Arrantza Sektoreko Emakumeen Programa abian jarri zuen —eta horri esker sare-egileen lana onartu eta horiek trebatu ahal izan ziren—, baita Artisau Arrantzako Programa ere—horrek Euskadiko 144 artisau ontzien lehiakortasuna hobetu zuen, diru-laguntzak eman baitziren lehendabiziko aldiz—.
“APBk iraunkortasunaren eta bermeen esparru bat finkatu du sektore osoarentzat, eta horrekin denok irabaziko dugu”, azpimarratu du.
Gardiazabalek, gainera, gaur ondokoak onartu direla eta positiboa dela dio: Arrantza eta Akuikulturaren Merkatuen Baterako Antolaketari buruzko Araudia —merkaturatzeko eta etiketak jartzeko arau berriak finkatu ditu, kontsumitzaileei informazioa bermatzearren—, Marokorekiko Akordioa —horri esker, dagoeneko, eta bi urte ondoren, ehun bat espainiar ontzik Marokoko uretan lan egin ahal izango dute— eta Ipar-ekialdeko Atlantikoko ur askonetan diren arrainen arrantzaren arauketa.
Azken alderdi horri dagokionez, agintari sozialistak esan du "ez dela guztiz debekatzen sakoneko uretan arrasteko arrantza, ezta hondoko sareak erabiltzea, baina eremu jakin batzuetan jarduera hori mugatu egin dutela”.