Gardiazabalek Gizarte Aurrerapenerako Europar Ituna proposatu du “krisitik eta beheralditik irteteko”
Sozialistek, “lotsarik gabeko” troika neoliberalaren aurrean, hazkundearen eta enpleguaren alde eta espekulazioari aurka egingo dion “gizarte-troika” jartzea proposatzen dute
Eurodiputatu eta berriz aukeratua izateko hautagaiak, Eider Gardiazabalek, Gizarte Aurrerapenerako Europar Itunaren alde egin du, krisitik irteteko aukera emango diguna, “bai hegoko herrialdeei, bai iparraldekoei”. “Pertsonak, eta ez finantza-kapitalak, ekintza politikoaren erdigunean jarri nahi ditugu, gaur egun ez baita hori gertatzen”. Eskuinaren “Europa ezegonkorraren” aurrean, hezkundearen eta aberastasuna banatzearen alde egingo duen politika ekonomikoan oinarritu behar garela dio Gardiazabalek.
Gizarte Aurrerapenerako Europar Itunak zenbait neurri ekonomiko, fiskal eta sozial gain hartzen ditu, ondokoak, besteak beste:
- Inbertsioen plana
- Enpleguaren aldeko ituna
- Herrialde guztietan ongizateko estatu sendo bat bermatzeko moduko gutxienezko baldintzak jartzea
- Pobreziari aurre egiteko plan osoa
Eurodiputatuaren ustez, Europaren arazoa ez dago gastuen kapituluan, diru-sarrerakoan baizik. Hori dela eta, sozialisten lehentasuna legegintzaldiko datozen 5 urteetarako iruzurrari eta zerga-ihesari aurre egiteko prozedura gogortzea izango da. “EZ dugu nahi B funtzioak dituen Europa bat”, esan du Gardiazabalek. Europar Batasun osoan egun izurren bidez galden den bilioi bat euroko kopurua erdira murrizteko helburua du.
Ildo horretatik, sozialisten proposamenek ondokoa diote: “zerga-paradisuekin" amaitzea, banku-sekretua kentzea, enpresei zerga gutxiago ordaintzeko aukera ez ematea eta, horretarako orain dela gutxi onartutako transakzioen tasa gogortuko da. Espekulazio-mugimendu horien bidez lortutako diruarekin, ongizateko estatuarekin jarraitu ahal izango dugu.
Neurri horien guztien bidez, Europar Batasuna zerga alorrean “eremu kohesionatuago eta harmonizatuago" bihurtuko da, eta Europako Banku Zentralean erreforma handi bat egingo da, merkatuen eta zor publikoen ezegonkortasuna gutxitzeko lan egin dezan.
Neurri horien bidez, Gardiazabalek proposatzen du Europar Parlamentuak, Europar Batzordeak eta gizarte-eragileek sortutako “Gizarte-troika bat” sortzea, eta horrek "troika” neoliberalak urteotan pertsonengan eta herrietan izan dituen “ondorio txarrak” zuzenduko ditu. “Bihotzik gabeko troikaren aurrean, sozialistek gizarte-troika proposatzen dugu, Europa solidario baten erakusgarri izango dena", ziurtatu du.
