Gardiazabalek proposatu du "erdira baino gutxiagora murriztea” EBn dagoen zerga-ihesa, bilioi bat eurokoa
Europako parlamentari eta hautagaiak, Eider Gardiazabalek, ez du onartu ongizateko estatua ez dela jasangarriak eta ez dagoela horrekin jarraitzeko beste dirurik. Europar Batasunean urtero bilioi bat eurok ihes egiten du zerga-azpijoko batzuen bidez; hortaz, “dirua badugu, baina ikusi behar dugu nola sartu”. Europar Batasunerako datozen 7 urteetarako aurrekontua, edo EBko herrialde guztien osasunerako aurrekontua, bilioi bat eurokoa da.
Eskuinak erabaki du diru hori langileen errenten bidez lortzea, zergak handituz. Baina sozialisten ustez, enpresek, bankuek eta finantza-trantsazioak egiten dituztenek “ongizateko estatuari ere egin beharko diote beren ekarpena”.
Gardiazabalek esan du datorren legegintzaldian Sozialistek “lege gogor eta zehatzago bat proposatuko dutela zerga-ihesaren aurka, kopuru hori gutxienez erdira murriztearren”. Horrez gain, beste lege bat proposatuko dute, “eta horren arabera, enpresek zergak ordaindu beharko dituzte etekinak lortzen dituzten lekuetan, eta ez zerga txikiagoak dituztenetan”; izan ere, horri esker egun diru gutxiago ematen diote enpresak jartzen dituzten herrietako ogasunari.
Amaitzeko, sozietateen zerga Europar Batasunaren osotasunean harmonizatzea proposatu du.
