Prentsa-aretoa

Berriak

Gardiazabalek Rajoyren gobernuari eskatu dio lan egin dezala tax-lease kentzeko, La Naval enpresa itotzen baitu

José Antonio Pastorrek Eusko Jaurlaritzari eskatu dio “benetan inplikatzeko” ontziolari lan-zama ematearren

Euskal Sozialistek eta La Navaleko enpresa-batzordeak hiru lan-konpromiso hartu dituzte gain La Naval ontziolaren alde gaur goizean egin duten bileran. Bilera hori enpresak Sestaon (Bizkaia) dituen instalazioetan egin dute.

Europako parlamentari eta hautagai Eider Gardiazabalek exijitu die Europar Batasunari eta Rajoyren gobernuari “ken eta konpon dezatela" tax-lease, ontziola blokeatuta baitu eta lan-zama handiagoak gain hartzen eragozten badio.  Ferry berria eraikitzeko agindua, “berri ona" da, baina ez da nahikoa La Navaleko langile guztiek lanean jarraituko dutela bermatzeko, lan handiagoak egin baitezake enpresak.

Bigarren konpromisoa, Euskal Sozialistak legebiltzar taldearen ondoko ekintza litzateke: Eusko Jaurlaritzari exijituko dio ontziolaren benetako arazoetan “benetan nahasteko”. Eta horrez gain, udal mailako hirugarren ekintza-bidea dago. Talde Sozialistak udalerriko alkateari eskatu dio aktiba ditzala sozialistek abian jarritako enplegu-planak, udalerriko gazteak trebatzekoak, alegia, La Naval enpresan lan egin dezaten.

Eusko Jaurlaritzaren benetako inplikazioa

Bizkaiko sozialisten idazkari nagusiak, José Antonio Pastorrek, Eusko Jaurlaritzari eskatu dio benetan inplikatzeko tax-lease kentzeko eta ontziolari lan-zama handiagoa emateko.  Pastorrek Eusko Jaurlaritzari proposatu dio, enpresa-batzordearen eta enpresa-zuzendaritzaren bidez, lobby bat sor dezala ontziola sektorean goi mailan izan dadin lortzeko, Galizian egiten duten bezala.  Hori dela eta, Pastorrek Arantza Tapiaren adierazpenak deitoratu ditu, esan baitu Eusko Jaurlaritzak ez duela La Navaleko merkataritza-eragile lanak egingo; izan ere, halako lanak egiten ditu, adibidez, sektore aeronautikoari dagokionez.  “Jaurlaritzak ezerezean gelditzen diren proposamen eta planak baino gehiago egitea espero dugu”, azaldu du.

Zinegotziak, batzarkideak eta Euskal Sozialistak taldeko legebiltzarkideak La Naval ontziolatik atera direnean, Enpresa-batzordearekin bildu ondoren (Argazkia: Euskal Sozialistak)
Zinegotziak, batzarkideak eta Euskal Sozialistak taldeko legebiltzarkideak La Naval ontziolatik atera direnean, Enpresa-batzordearekin bildu ondoren (Argazkia: Euskal Sozialistak)