Geminis proiektua Eusko Jaurlaritzaren gardentasun eta kudeaketa faltaren beste adibide bat da
![Natalia Rojo legebiltzarkidea Eusko Legebiltzarrean (artxibo-argazkia). [Argazkia: Euskal Sozialistak]](/upload/foto-original-La-parlamentaria-Natalia-Rojo-en-el-Parlamento-Vasco-en-una-foto-de-archivo-Foto-Socialistas-Vascos-Natalia-Rojo-legebiltzarkidea-Eusko-Legebiltzarrean-artxibo-argazkia-Argazkia-Euskal-Sozialistak-5493f61039941.jpg)
Natalia Rojo legebiltzarkide sozialistak kritikatu du Urkullu lehendakaria “isil-isilik" dagoela Geminis Proiektua dela-eta. Proiektu horren arabera, zenbait azterketa sismiko egin ahal izango dira lurpearen mapa egiteko eta harkaitz motak edo sakontasun handiak non dauden jakiteko. Lehendakariak mahai gainean proiektu horren inguruko iritzia emateko eskaera du, fracking ustiatu aurreko azterketa sismikoek izango duten eraginari buruzko iritzia eskatu zaio, baina ez du iritzirik eman, ez berak, ezta bere gobernuak ere.
Euskal Sozialistak Legebiltzar Taldeak, egoera horren aurrean, Eusko Legebiltzarreko osoko bilkuran proposamen bat aurkeztu du ingurumen-babeserako neurri guztiak har ditzaten, “ingurumen-inpaktuaren adierazpen estrategikoa” barne; gaur egungoa baino zorrotzagoa da, eta proiektuak, oro har, izango duen ingurumen-, gizarte- eta ekonomia-eragina aztertuko du, eta ez soilik fracking bidez egingo diren lanekin lortuko diren ondorio “zuzenen” azterketa.
PPk eta UPyDk EAJren proposamenaren alde egin dutela kritikatu du Rojok; hortaz, Urkullu lehendakariak ez du zertan gai horren inguruan iritzia eman. “Bi aukera ditugu: EAJri uztea proiektu horiekin aurrera egiten ezer egin gabe, gero eta gutxiago jakin, hobeto, eta komunikabideen bidez izango dugu guztiaren berri —zorterik badugu—; edo, bestela, ingurumen-berme onenak exijitzen duen arau juridikoa geldiarazten hastea”, aipatu du.
Legebiltzarkideak berriz esan du Talde Sozialistak ez duela debeku orokorraren alde egingo, “legezkoa ez delako”, baina ingurumena, osasuna, pertsonak eta kutxa publikoa babesteko neurri egokienak hartzea exijituko du Espainian ez dago Euskadiren bezalako beste kasurik, non fracking proiektuak diru publikoaren bidez egiten diren, eta ez enpresa interesdunen diruarekin.
Ez da ekimena onartu: 37 boto alde (PSE eta EH Bildu) eta 38 boto aurka (EAJ, PP eta UPyD).