Genero-indarkeriaren aurkako “leihatila bakarra” berreskura dezala eskatu dio PSE-EEk Eusko Jaurlaritzari
Euskal Sozialistek zenbait mozio aurkeztu dituzte euskal udal batzuetan genero-indarkeriaren biktimei arreta egiteko "leihatila bakarra" berehala berreskura dezala Eusko Jaurlaritzari eskatzearren
Euskal Sozialistek zenbait mozio aurkeztuko dituzte euskal udal batzuetan genero-indarkeriaren biktimei arreta egiteko "leihatila bakarra" berehala berreskura dezala Eusko Jaurlaritzari eskatzearren. Patxi Lopezen Gobernu sozialistak jarri zuen abian zerbitzua, baina Urkullu lehendakariak kendu egin zuen, eta Genero Indarkeriaren Biktimen Arreta egiteko Zuzendaritza desagerrarazi zuen. PSE-EEko Berdintasuneko Idazkaritzako arduradunak, Pilar Riosek, azaldu duenez, “premiazkoa da” zerbitzua berreskuratzea, genero-indarkeria jasan ondoren erakundeen laguntza eskatzen duten emakumeek “ez dezaten erantzun ezberdina izan zein sailera zuzendu eta horren arabera”. “Leihatila bakarrak erantzun azkarra, eraginkorra eta espezializatua jasotzeko aukera ematen du”, ohartarazi du.
Euskadin, aurtengo hilabete hauetan, genero-indarkeria dela-eta 3.8658 salaketa jaso dira, 2013an baino ehun bat gehiago. Horrek argi uzten du “arazoaren" larritasuna, eta Euskal Sozialistek ikusgarri egin nahi dute azaroaren 25ean, Genero Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Egunean.
Hortaz, Pilar Riosek herritarrei antolatutako ekitaldietara joateko deia luzatu die, adibidez, Bilboko Plaza Biribilean 17:00ean egingo den ekitaldira; lazo lilak eramango dituzte indarkeria matxista errefusatzeko.
![Pilar Ríos, PSE-EEko Berdintasuneko Idazkaritzako arduraduna, goizean Bilbon eskaini duen prentsaurrekoan. [Argazkia: Euskal Sozialistak]](/upload/foto-original-Pilar-Ros-responsable-de-la-Secretaria-de-Igualdad-del-PSE-EE-durante-la-rueda-de-prensa-que-ha-ofrecido-esta-maana-en-Bilbao-Foto-Socialistas-Vascos-Pilar-Ros-PSE-EEko-Berdintasuneko-Idazkaritzako-ar-5472f80366903.jpg)